Europako Medikamentu Agentziak ondorioztatu duenez, ez dago txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik. Urtean, berez, 1000 pertsonatik batek gertaera tronbotiko bat izaten du. 5 milioi dosi eman ziren unean, 30 kasu eman ziren, estatistikoki zegokiona baino gutxiago.
Malaria gaixotasun infekziosoa da, eta mendetan gaixotasun beldurgarri eta suntsitzaileenetako bat izan da. Italieratik datorkio izena, eta honela osatuta dago: “txarra” eta “aria”, hau da, “aire txarra”. Plasmodium generoko protozooek eragiten dute gaixotasun hori. Protozoo horiek odoleko globulu gorriak infektatzen dituzte, eta Anopheles generoko eltxo espezie batzuek infektatutako emeen ziztadek transmititzen dituzte. Malariaren sendabidea kininaren eskutik iritsi zen, eta badakigu globulu gorrien barruan Plasmodiuma suntsitzen duela, nahiz eta oraindik ez dakigun mekanismo zehatza.
COVID-19aren aurkako txertoari buruz galdera asko dago. Izango al da benetan txertorik? Eta zer garapen puntutan dago etorriko den hori? Nolakoa izango da? Zer mugarri edo fase gainditu behar ditu? Galdera horiei erantzun die Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak Teknopolis saioko bideo honetan.
Egun berean gaixotu ziren koronabirusarekin Itziar Ituño ( Basauri, Bizkaia, 1974) eta Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Alardea teleseriea grabatzen ari zirela kutsatu ziren bi aktoreak —telesail horren grabaketan parte hartu zuten beste hainbat kide ere gaixotu ziren—. «Biok zomorro berdina izan dugu», gogoratu du Goenagak. Aitortu dute «gogorra» izan dela gaixoaldia, eta oraindik ere nabaritzen dituztela hainbat sintoma. «Nekea» sentitzen du oraindik Goenagak, eta gorputzean «ziztada» antzeko batzuk ere bai. «Hobeto nago, baina oso latza izan da», gehitu du Ituñok. Gaixotasuna nola pasatu duten kontatu diote bi aktoreek Berriari. Izurriaren kantoietan seriea argitaratuko du Berriak aste honetan: birusa gertutik bizi izan dutenen ahotsak bilduko ditu.
Birusei aurre egiteko antibiralak erabiltzen dira. Beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin egiten ari dira proba-klinikoak mundu osoan, zerotik hastea baino errazagoa baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea.
Birusek mutatu egiten dute, eta hor dago aurre egiteko zailtasunetako bat. Gripearen aldean, koronabirusek gutxiago mutatzen dute, baita COVID-19ak ere, baina beste birus batzuek baino gehiago.
Gerra-hizkera erabat zabaldu da COVID-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?