Eraman al daitezke bizikletak lineako autobusetan?

FAKTORIA / 2021-10-20 / 00:17:22

Bizikleta eta garraio publikoa uztartzea ez da erraza Euskal Herrian. Lineako autobus askotan debekatuta daude, Renferen zenbait trenetan desmuntatuta eraman behar dira… Araudiak aztertu eta Kalapie Elkarteko txirrindulari baten esperientzia ezagutu dugu.

Jarraitu irakurtzen

Netiketak, Interneteko 10 mandamentuak

Maite Goñi / 2019-06-19 / 00:17:50

audio_ikonoa

Irakasle batek ikasle bat Twitterren blokeatzea zilegi da? Galdera zaila da erantzuten, edo agian ez, baina ziur irakasle bakoitzak izango duela bere ikuspuntua. Bere irizpidea. Tira, sarean badira hainbat bizikidetza arau, komunikatzeko eta harremanak izateko unean kontutan izan behar ditugunak. Netiketa deitzen zaie (Netiquette ingeleraz) eta 1995ean idatzi ziren lehenengoz. Maite Goñik zirt edo zart azalduko dizu.

‘Obabakoak’ antzezlanari buruz

Ahoz aho saioan Ilazki Serranok Obabakoak antzezlaneko bi aktorerekin hitz egin du obrari buruz, Miren Gaztañaga eta Iñake Irastorzarekin hain zuzen.

Iruzkinak:

Bideo luze samarra da baina lehen minutuetan ikus daitezke hainbat gauza:

  • Keinuak: diskurtsoarekin bat, adierazgarritasuna eta naturaltasuna.
  • Tonua: tonu monotonorik gabe, ideiak azpimarratu eta elkarrizketari zein azalpenari adierazkortasuna eman.
  • Begirada: elkarrizketa mantendu eta solaskidee entzun nahiz hitza emateko.
  • Txandak errespetatzea: bakoitzaren jarduna oztopatu gabe.

Booktrailerra: Liburua eta teknologia berriak uztartuta

Faktoria / 2017-05-17 / 00:16:55

Axular lizeoko ikasleek irabazi dute Galtzagorri elkartearen Booktrailer lehiaketako publikoaren sari bat.  Saridunak eta Galtzagorri elkarteko Iñaki Markotegi izan dira ‘Faktoria’n.

Guztiok matematekari, zergatik ez?

Faktoria / 2016-05-02 / 00:17:12

entzunOxford-etik itzuli berri, Ainhoa Iñiguez matematekari eta Bilboko ingeniaritza eskolako irakasleak “matematika txokoa” ekimenaren berri eman du Euskadi Irratiko Faktorian, besteak beste. Matematika publiko zabalarengana gerturatzeko ahalegin bat Iñiguez-ek berak azaldu duenez, ikastaro desberdinak izango dira “matematikekin ondo pasatzeko helburuarekin”.

Begiratu hutsarekin ordenagailua, smartphonea edo tableta martxan

Faktoria / 2016-03-14 / 00:16:19

entzunBegiratu hutsarekin ordenagailua lanean jar dezakegu “Eye tracking” sistemari esker. Hitz egiteko edo mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonek, begiradarekin, ordenagailuan testuak idatz ditzakete edo whatsappez komunikatu, besteak beste. Horrez gain, industriaren munduan ere erabilpen oso garrantzitsuak ari da izaten. Donostian egoitza duen VICOMTECH-IK4 teknologia zentroarekin sistema garatu eta merkaturatzeko IRISBOND taldea sortu zuten. Eduardo Jauregi Irisbond-en sortzailea gonbidatu dute Faktoriara horren berri emateko.