Ba al zenekin Michael Jordan matematikaria dela?

Hirigorrian / 2016-05-23 / 00:13:01

entzunFamatuak eta matematika ikasitakoak. Jose Ignacio Royok egin du zerrenda: Mr.T “A taldea” telesaileko aktorea, Michael Jordan saskibaloi jokalaria, Art Garfunkel musikaria edo Sofia Nieto aktore espainiarra, besteak beste.

Guztiok matematekari, zergatik ez?

Faktoria / 2016-05-02 / 00:17:12

entzunOxford-etik itzuli berri, Ainhoa Iñiguez matematekari eta Bilboko ingeniaritza eskolako irakasleak “matematika txokoa” ekimenaren berri eman du Euskadi Irratiko Faktorian, besteak beste. Matematika publiko zabalarengana gerturatzeko ahalegin bat Iñiguez-ek berak azaldu duenez, ikastaro desberdinak izango dira “matematikekin ondo pasatzeko helburuarekin”.