“Nik erakutsi nion Madonnari ‘Birjina gaztetto bat zegoen’ kanta”

Euskadi irratia / Faktoria / 2023-11-22

Jamixel Bereau, Kalakan taldeko kideak kontatu du Madonnaren 2012ko “MDNA” birarako lanketan erakutsi ziola orain “Celebration” kontzertu sortan “Like a prayer” kantaren aurretik erabiltzen duen abestia.

Madonna “Birjina gaztetto bat zegoen” euskal kantu zaharraren pasarte bat erabiltzen ari da “Like a prayer” abestiaren aurretik, mundu osoan barrena egiten ari den “Celebration” biraren barruan. Kalakan taldeko Jamixel Bereauk “Faktoria” magazinean kontatu duenez, berak erakutsi zion Madonnari abestia, 2012ko “MDNA” birarako prestaketetan, hain zuzen, Kalakan hirukotea poparen erreginarekin batera oholtzan ikusi genuen kontzertu sorta hartarako.