Erretratua

lena-2W

Irakaslearentzako argibideak

Ikasle bakoitzak  berarekin  euskaraz aritzen den pertsona baten erretratua eginen du (aita-ama, amona-aitona, senidea, etxekoa, auzokoa, herrikoa edo ikaskidea…).

Erretratuan, pertsonaz gain, nahi duena marraz dezake, esaterako: toki bat, paisaia bat, tresna bat edo egokia iruditzen zaion beste zerbait.

Erretratuarekin batera, ikasleak pertsona horrekin izandako harremanetan bizi izan duen pasadizoa, gogora ekartzen dion oroitzapena, hark aipatzen duen esaldi bat, erakutsi dion esaera zahar bat edo kanta bat kontatu edo kantatuko du.

Gero, talde txikitan jarrita, ikaskideei nolakoa den pertsona hori azalduko die: nor den, nongoa…; non eta nola ezagutu duen; zergatik hautatu duen; zergatik daukan euskararekiko lotura; eta, horrekin batera, prestatu duen kontu edo kanta kontatu edo kantatuko die.

Taldekideak ondorio batzuk ateratzen saiatuko dira: zer antzekotasun dituzten pertsona horiek, zergatik izaten den lotura berezia pertsona horiekin…

Material osagarriak

Orriak eta margoak.

* Elhuyar Fundazioaren materialean oinarritutako ariketa.

Inguruko hizkuntza jarrerak

 

Irakaslearentzako argibideak:

Aurkezpena

Helburua hauxe da: gure inguruko jendeak euskararekin duen jarrera aztertzea.

Horretarako,Thurstone-ren eskala erabiliko dugu.

Louis Leon Thurstone estatubatuarrak (ingeniaria, psikologoa eta psikometrian aditua) asmatu zuen jarrera-eskala jendearen iritzia inkesten bitartez jasotzeko. Inkesta horiek prestatzeko, hainbat esaldi edo esakune osatzen ziren iritziekin; eta, gero, horiek jendeari nahasita ematen zitzaizkion, nork nahi zuena aukeratzeko. Eskala horrek propagandan eta iragarkien munduan eragina izan zuen.

Oinak

Ariketa

Ariketa honetan, eskala bat sortuko dugu, eskala erraza, jakina, eta ikasleak ikerlari bihurtuko ditugu, modu xumean.

-Horretarako, ikasleek 6 esaldi edo esakune asmatu beharko dituzte, guk emandako oinarrizko eskala (irizpideak) kontuan hartuta. Irizpide bakoitzarekin esaldia asmatu, eztabaidatu eta ongi adierazi beharko dute. Esakune horiek edozein gai aztertzeko erabil daitezke. Gure kasuan, euskararekiko jarrerak aztertzeko erabiliko ditugu. Euskararen egoerara moldatu beharko da abiapuntutzat hartu dugun eskala (Eivissako eredua).

Jarraitu irakurtzen

Martetarrak

Irakaslearentzako argibideak

marcianoIkasleak martetarrak izanen dira eta  ikasle bakoitzak bere zenbakia izanen du: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8. Zenbakiak ez dira  errepikatuko. Zenbakia orri batean idatziko dute eta lepotik zintzilikatuko dute.

Gehienez 8 ikasleko biribil bat eginen dugu. Gelan ikasle asko izanez gero, jarduera txandaka egin beharko dute.

Hasteko, taldekide bakoitzak euskararen inguruko bizpahiru lelo  luze idatzi beharko ditu papertxo batean. Leloak positiboak izan daitezen eskatuko diegu.

Jarraitu irakurtzen

Ibaia: gelaratu ondoren

OLYMPUS DIGITAL CAMERABlogaren hasieran adierazi dugun bezala proposatutako jarduerak  praktikara eraman daitezen nahi dugu. Horretarako, irakasleek horiek gelaratzea beharrezkoa dugu eta gelaratzerakoan sortzen diren  hausnarketak  jaso eta elkarrekin partekatzea nahi dugu. Jarraian,  Uxue Royo irakasleak ikasleekin ariketa egin ondoren egindako balorazioa  zein ikasleen hausnarketak dituzue.

Ibaiaren ariketa DBHko 4. mailan egin zuen, Lizarrako D ereduko gela batean eta 12 ikaslerekin.

Irakasleak zera dio: “Hasieran ikasleei kosta egin zitzaien ariketaren sakontasuna ulertzea, baina bukaeran ulertu zutela iruditzen zait. Hasieran nahiko jarrera hotza izan zuten, ez zutelako ongi ulertzen zer eskatzen nien, baina ariketa ulertu zutenean oso jarrera ona eta polita izan zuten.”

Jarraitu irakurtzen

Motibazioa: erabilerarako energia.

Hiztun guztiontzat interesgarria da hizkuntzekin gertatzen zaigunaz hitz egitea. Ohiko topiko eta azaleko argudioetatik harago, gizartean gertatzen diren prozesu soziolinguistikoez jabe izateak hiztun indartsuago bihurtzen gaitu, indartsuago egunerokotasunean jokabide ausartagoak izateko edo, esate baterako, “estres linguistikoa” hobeki eramateko (behin onartuta gainetik erabat kentzea ezinezkoa dela…).

Interesgarria da hiztun guztientzat eta ezinbestekoa gazteentzat. Izan ere, gazteek premiazkoa dute ulertzen hastea euskara edo gaztelania erabiltzen dutenean sentitzen dituzten barne gatazkak; ulertzea eskola edo institutuko eta herriko erabilera-dinamiken arteko ezberdintasunen zergatiak. Ulertu behar dute, azken finean, hizkuntzen berreskuratze prozesuak nolakoak diren.

Gazteak euskararen berreskuratze prozesuaren parte oso garrantzitsua dira, eta, askotan, haiek zergatik ulertu gabe, inkesta, datu eta bestelako emaitzen erantzule egiten ditugu. Bada garaia haur eta gazteen erabileraz gutxiago hitz egiteko eta euskara erosoago erabil dezaten behar dituzten tresnak eskaintzeko: edozein egoera komunikatibotan erabili ahalko duten euskara malgu eta aberatsa eta, batez ere, aurkituko dituzten barneko eta kanpoko zailtasunak gainditzeko indarra eta motibazioa.

Hizkuntza aniztasuna Europan

Ikasleentzako argibideak

Lehiaketa: Europako hizkuntzak

Irabazlea: puntu gehien lortzen duen taldea.

Puntuak lortzeko modua: mapari begira, zerrendatu ezagutzen dituzuen estatuen izenak. Estatu bakoitzean mintzo den hizkuntza bat baino gehiago aipatzen baldin baduzue: 2 puntu (mintzo den beste hizkuntza bakoitzeko puntu 1 gehiago).

Jarraitu irakurtzen

Erruleta

Hasmentako oharra

Hizkuntzen eta euskararen inguruan ere, topiko eta aurreiritzi asko ditugu. Ariketa honekin ikasleei informazioa zabaldu nahi diegu gizartean dabiltzan hainbat uste erdi ustel argitzeko asmotan.

Atal bakoitzak bere azalpena du, irakasle bakoitzak egokitu beharko du azalpena unearen, ikastaldearen eta egoeraren arabera.

Ariketa taldeka egin ondoren, erantzunei buruz solastea gomendatzen dugu. Une honetan irakasleak lan aktiboa beteko du.

Jarraitu irakurtzen

Ikastetxearen erabilera mapa

Hasmentako oharra

Ikasle-ikasleIkasleari utzi ikastetxearen erabilera mapa marrazten eta mesedez, ez interbenitu, izan dadila ariketa askea.

Ariketa honen helburua da ikasleek euskararen egoeraren gainean duten pertzepzioa jasotzea. Horrek pistak emango dizkigu-eta. Atera diren emaitzak ikusi ondoren, irakasleak talde lana sustatuko du ikasleen arteko eztabaida pizteko eta egoera hobetzeko proposamenak egin ditzaten.

Jarraitu irakurtzen

Erregistroak zertarako

Hasmentako oharra

Ariketa honen helburua da gazteek komunikatzeko dauzkaten mugak hobeki ulertzea. Errepertorio (erregistro multzoa) aberatsa izatea garrantzitsua da egoki komunikatzeko. Izan ere, errepertorio urriko hiztunak deseroso sentitzen dira maiz, hainbat egoeratan komunikatzeko tresna eraginkorrik (adierazgarria eta zorrotza) ez dutelako aurkitzen.

Jarraitu irakurtzen