PANTAILAK EUSKARAZ-EK PANTAILALDIRAKO PROPOSATU DUEN EGUTEGIA:
- Maiatzak 6: Irlandako Kneecap filma, euskarazko azpidatziekin, Bilboko Kafe Antzokian (20:00).
- Maiatzak 7: Sakelakoa eta ordenagailua euskaraz konfiguratu.
- Maiatzak 8: Zernonikusi aplikazioa deskargatu, eta euskarazko eduki bat ikusi.
- Maiatzak 9: Argia Multimedia kanaleko dokumental bat ikusi.
- Maiatzak 10: Zinema areto batera joan, eta, euskarazko filmik ez badago, euskararentelefonoa.eus helbidean salaketa jarri.
- Maiatzak 11:Berria.eus-eko edo Ikasgelako bideo bat ikusi.
- Maiatzak 12:twitch.tv/gameerauntsia kanalean, bideojokoei buruzko saioa ikusi (17:30).
- Maiatzak 13: Euskal Encodings web orrian eskaintzen duten euskarazko film batez gozatu.
- Maiatzak 14:Urak eginen du bide dokumentala ikusi: Kanalduden, 20:00etan, edo Hamaikan, 22:00etan.
- Maiatzak 15: Euskaraldian ere, pantailetan euskaraz bizi!