Maider Oleaga: “Elbira Zipitriaren istorioa jakitera eman behar zen”

Ikusmira Berria programarako hautatua izan ostean, Maider Oleagak (Bilbo, 1976) Tabakaleran igaro du iraila osoa bere proiektu berria garatzen, beste hiru egilerekin batera. Donostiako Zinemaldiak, Donostia Kulturak, Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta DSS2016ek bultzatutako egitasmo honek ikus-entzunezko sormena sustatzea du helburu. Oleagak garatu duen lanak ‘Ira26/2’ du izena, eta Elbira Zipitria pertsonaia ezagutzera emango du.

Elkarrizketan kazetaria erabat ezkutuan dago galderak ezabatuta (edo batzuetan idatziz jarrita) eta Maiderren hitzak kateatuta agertzen zaizkigu.

Hirigorrian / 2016-02-29 / 00:29:58

entzunAlazne, Aiora eta Ioritz: Gazteak eta ikasketadunak, baserriaren aldeko apustua egin dute. “Bejondeizula” eta “Sakona Etxaldea” markarekin saltzen dituzten euren produktu ekologikoak. Hortaz eta Euskal Herrian egingo den Via Campesinaren mundu batzarraz aritu dira.

‘Haur transexualek entzunak izatea behar dute’

Faktoria / 2016-02-29 / 00:17:24

entzunIñaki Goñi, Nafarroako haur transexualen elkarteko sexologoa eta Nahia Rojo psikologo eta sexologoarekin aztertu dute gaia. Adituek esan dute hiruzpalau urteko haurra garatuta dagoela ze generotakoa den jakin eta esateko. Guraso eta irakasleei eskatu diete biek, haurrek esandakoari kasu egin eta eskatzen duten generoan tratatzeko. Sexologoen iritziz, “kasu gehiago ari dira orain, familiek kasu gehiago egiten dietelako haurrek esaten dutenarekin”.