Glowing Plant: argia egiten duten landareak salgai

Hirigorrian / 2016-03-08 / 00:15:14

entzunGlowingplant.com weborrian ikusi ditugu argia egiten duten landareak, genetikoki aldatutakoak. Baina Ibon Cancio biologoak errepasoa egin du naturan berez argia egiten duten espeziekin: itsas-zapoak egiten du adibidez, olagarro batzuek, koralek, marmokek, ipurtargiek edota zerraldoetatik ateratzen diren hondoek.

”12 urterekin joan behar izan genuen neskame”

Faktoria / 2016-03-07 / 00:23:14

entzunGerra ostean, 1950eko hamarkadatik aurrera, miseriak eta beharrak eraginda, neskame edo neskato joandako ehunka neskaren testigantzak kontatzen dituen dokumentala da “Neskatoak”. Jon Abril zuzendaria eta dokumentalean parte hartu duten neskato ibilitako  Mari Karmen eta Ramoni Tapia ahizpak izan dira Faktorian.

Haurrak bakarrik kalean?

Haurren mugikortasun autonomoari buruzko erreportajea Gaur Egun albistegian, Gasteizko Eskolako Agenda 21aren esperientzia eredu hartuta. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariak, Olabide ikastolako ikasleak eta gasteiztarrak agertzen dira bideoan.