Maite Goñi: “Ikasgeletan mugikorrak debekatzea atzerapauso nabarmena eta larria da”

“Frantzian, ikasgeletan mugikorrak erabiltzea debekatu dute. EAEn, ikastetxe bakoitzaren esku dago erabakia hartzea. Maite Goñi MUko irakasleak eta teknologia berrietan adituak hausnartu du bai debekuaren eta baita teknologia berriek ikasgeletan izan behar duten lekuaren inguruan.” Goiena telebista.

Ikusi bideoa

Hirigorrian / 2017-02-22 / 00:14:52

Josu Albero mikrobiologoak eman ditu azalpenak ‘Hiri Gorrian‘: zein diren mikrobio mesedegarriak eta zein kalterako. Gauza bera al dira mikrobioak, birusak, bakterioak eta abar? Zaindu egin behar ditugu gure lagun diren mikrobioak; gehienak dira onuragarri.

DSS2016: Anjel Lertxundiren karta zuria

Faktoria / 2016-12-07 / 00: 15:19

Euskal sortzaileek behar baino sarriago entzuten duten galdera da: “zergatik ez duzu gazteleraz idazten?”. Kezka horretatik abiatutako jardunaldia prestatu dute abenduaren 12 eta 13rako. Entzun Anjel Lertxundiren eta Harkaitz Canoren iritziak.

Nerea Eizagirre eta Irene Paredes gipuzkoarrak: goi mailako futbola.

Hirigorrian / 2016-10-28 / 00:15:44

entzunNerea Eizagirre Tolosarra, Jordaniako munduko futbol txapelketatik itzuli berri da brontzezko domina lepoan duela. Irene Paredes Europako talde onene kontra jokatzen dabil Paris SaintGermain taldean.

“Gu ere harrera familia gara”: jendarteratzeko konpromisoa

bideoa“Gaur egun oraindik ere, harrera familien baliabidea ezezaguna da jendartearentzat. Aldi berean, geroz eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak. Normalean, familia naturalaren egoeraren ondorioz. Harrera familien berri eman eta dibulgatzeko osatu zuten dokumentala Zuondoan elkarteko kideek. Itziar Elias eta Mikel Yerobirekin hitz egin dugu” Hamaika Telebista.

Ikusi bideoa.

Gazteek ba al dakite alkohola kontsumitzen?

bideoa“Aizank! saioan Zubiri-Manteo institutuko gazteekin droga kontsumoaz aritu gara hizketan. Batik bat alkoholari erreparatu diogu eta honekin duten harremanaz eztabaidatu dugu. Noiz hasten dira kontsumitzen? Zein testuingurutan? Zergatik? Ba ote dakite zer den edaten dutena? Haien arteko harremanetan eragina al du?” Hamaika Telebista

Ikusi  bideoa.