Tosta enbaxada, Ozeano Atlantikoan barrena

Donostia 2016ren Tosta enbaxada Ozeano Atlantikoan barrena abiatuko da eta portuz portu geldialdiak egingo ditu hizkuntza gutxituak dituzten lurraldeetan: Irlanda, Kornualles, Gales, Eskozia, Frisia, Galizia eta Euskal Herria bisitatuko ditu. Lau edukiontziz osatuta dago enbaxada, eta helmuga bakoitzean haiek zabaldu eta jaialdi bat egingo dute. @tosta2016 @dss2016

Adi! Euskaldunen enpatiaz baliatzen den iruzurgilearen beste kasu bat

Faktoria / 2016-04-18 / 00:05:32

entzunAntza denez, Euskal Herrian errukia emateko euskaraz hitz egitea amu eraginkorra da. Horretaz baliatzen da egoera larrian dagoela irudikatzen duen iruzurgilea (Breaking Basque ezizena jarri diote sarean). Dirurik ez duela esanez, atsekabetuta itxuraz, euskaldunen borondate onaz aprobetxatzen da. Maite Artola lankideak bere testigantza kontatu du Faktorian.