Joana Hoqui: “Zerbait nahi dizügü? Egiten dizügü!”

Zuberoako gazteei lurraldea ezagutarazi eta han hobeki bizitzeko tresnak ematen dizkie Azia elkarteak. Joana Hoqui elkarteko kideak Zuberoako gazteak ontsa bizi direla dio. Kritikan eta marmarka aritzeko partez nahi duten hori eraikitzeko deia egiten du elkarrizketa honetan.