Ahalaken

Guau

Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta Euskararen inguruko oinarri guztiak. Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari, amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea… Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu-fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripizioen eta Euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.

Pantailetan euskaraz bizi, egunez egun

BERRIA / 2025-05-06

PANTAILAK EUSKARAZ-EK PANTAILALDIRAKO PROPOSATU DUEN EGUTEGIA:

  • Maiatzak 6: Irlandako Kneecap filma, euskarazko azpidatziekin, Bilboko Kafe Antzokian (20:00).
  • Maiatzak 7: Sakelakoa eta ordenagailua euskaraz konfiguratu.
  • Maiatzak 8: Zernonikusi aplikazioa deskargatu, eta euskarazko eduki bat ikusi.
  • Maiatzak 9: Argia Multimedia kanaleko dokumental bat ikusi.
  • Maiatzak 10: Zinema areto batera joan, eta, euskarazko filmik ez badago, euskararentelefonoa.eus helbidean salaketa jarri.
  • Maiatzak 11:Berria.eus-eko edo Ikasgelako bideo bat ikusi.
  • Maiatzak 12:twitch.tv/gameerauntsia kanalean, bideojokoei buruzko saioa ikusi (17:30).
  • Maiatzak 13: Euskal Encodings web orrian eskaintzen duten euskarazko film batez gozatu.
  • Maiatzak 14:Urak eginen du bide dokumentala ikusi: Kanalduden, 20:00etan, edo Hamaikan, 22:00etan.
  • Maiatzak 15: Euskaraldian ere, pantailetan euskaraz bizi!