BERRIA ikasgela / 2023-06-02 / 2:16
Egilearen artxiboa: liburutegia
EmariApp
Erreferentziazkoak izan daitezkeen emakumeei buruzko euskarazko joko bat da. Doakoa da, eta telefono mugikorretara eta tabletetara deskarga daiteke. Kalaka Kooperatiba elkarte txikiak kaleratu du eta emakumeek egindako ekarpena ezagutaraztea du helburu.
Euskelelea
Munduan barrena
Behin batean ari omen ziren laminak haritz ezpala batzuekin jolasean, harrizko pilotekin, harkaitzezko pareta baten kontra. Marik ezpala horietako bat hartu, barrutik hustu eta eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa, eta gerora munduan zehar zabalduko zena, lekuan lekuko izen eta musikak bereganatuz.
Enrike Solinís-en ideia eta instrumentu originalean oinarriturik, Juan Kruz Igerabideren ipuin eta hitz jolastiekin, Euskal Barrokensembleren doinu eta kantu ederrekin eta Irrimarrak sortutako irudi gozagarriekin gure irudimena airean eramango du Euskeleleak 3 urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan, elkarrekin abestu eta gozatuz.
Hegan egiteko makinak
Edorta Unamuno ornitologoari hegaztiek hegan nola egiten duten galdetuko diogu Urdaibai Bird Centerren eta gainazala hobetuz hegazkin efizienteagoak nola egin daitezkeen ikusiko dugu BRTAko Tekniker, Tecnalia eta Cidetec zentroetan.
“Badok”-ek Kantok jolasa sortu du: kantu baten pasartea entzunda, abestia asmatu behar da
Arimak
Gauerditik aurrera ez da kanposantuetan egon behar; zergatia ezagutzeko Bizkaiko kondaira batean oinarritutako film labur hau ikusi beharko duzue.
Ergatiboa, zertarako?
Hiltzailea nor den jakiteko!!!
Aske maitte
Ekaineko solstizioarekin batera ondorengo bideoklipa argitaratu du Gatibu taldeak, uda hasierari bizitasuna eta kolorea emateko!
Hitz egiterik bagenu
Ama Mu etxera itzuli da
“‘Ama Mu etxera itzuli da” filma zinema-aretoetan ikusgai!!
Familia osoarentzako pentsatutako suediar filma da “Ama Mu etxera itzuli da”, Christian Rylteniusek zuzendua eta Jujja Wieslanderren haurrentzako liburu batzuetan oinarritua.
Sinopsia: Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan ‘etxe’ hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko.