Egilearen artxiboa: itzul
Albisteak
Albisteak lantzeko erabilgarria izan daiteke EITBren youtubeko ‘Albisteak’ bideo-zerrenda. Euskaraz eta gaztelaniaz daude bideoak.
Kantu eta jolasak
Ahotsak proiektuan jasotako kantu eta jolasak. Alde batetik, lekukotasunak eta bestetik, kantu eta jolasok ikasgelan.
Bizi daiteke euskaraz
Aitziber Barandiaran sendagilea
Ikastolako ama eta sendagilea den Aitziber Barandiaran Lehen Hezkuntzako 4. A gelako ikasleek Osasunari buruzko elkarrizketa egin diote.
GAZTE GARA GAZTE
Hauxe GAZTE GARA GAZTE webguneko sarrera:
“Webgune honetan, “Gazte Gara Gazte” proiekturako Ahotsak proiektuan jasotako lekukotasunak bildu ditugu. Euskal Herriko gazteei elkarrizketak egin dizkiegu, batez ere bi gai lantzeko: aisialdia eta hizkuntza. Nola bizi dute aisialdia gazteenek? Nola aldatu dira ohiturak azken urteotan? Zer zaletasun dituzte? Eta euren aisialdian zer leku dauka euskarak? Nola uztartzen dituzte euskara eta erdarak? Guzti horren inguruko lekukotasunak aurkituko dituzu webgune honetan. Eta horrekin batera, gazteenek euskaraz erabiltzen duten gazte hizkeraren euskal hiztegia ere atondu dugu”.
Surf egiten ikasi nahi?
Fidela Bernat Erronkarieraz
Fidela Bernat (Uztarroze, Nafarroa, 1898ko apirilaren 24a – Iruñea, Nafarroa, 1991ko otsailaren 23a) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona zen.
Bere heriotzaren data, 93 urterekin, erronkarieraren heriotzatzat ere hartzen da. Nafarroako Fonotekan hainbat dokumentu daude emakume honi egindako elkarrizketekin. Urte askotan zehar Iruñean bizi izan zen.
KAMERATOIA 2013: “Desfasearen plaza”
Durangoko azokan antolatzen den Kameratoia lehiaketara aurkeztutako bideo bat.
KAMERATOIA 2013
LANAREN IZENA: Desfasearen plaza
TALDEAREN IZENA: Koxka
Transexualitate egoeran dauden haurren errealitatea II
Hamaika Telebistak ekoiztutako erreportaiaren 2. zatia, Chrysallis Euskal Herria Adingabe Transexualen Familien Elkarteko Aingeru Mayor lehendakariari egindako elkarrizketarekin.
Nola sentituko ginateke ingurukoek ez balute ikusiko ni zer naizen? Ukatuko balute ni naizena? Errealitate horretan bizi dira transexualitate egoeran dauden haurrak, hau da, zakila duten neskak eta bulba duten mutilak.
http://www.hamaika.eus/tb/bideo/80070