Haurrak bakarrik kalean?

Haurren mugikortasun autonomoari buruzko erreportajea Gaur Egun albistegian, Gasteizko Eskolako Agenda 21aren esperientzia eredu hartuta. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariak, Olabide ikastolako ikasleak eta gasteiztarrak agertzen dira bideoan.

“Tximeleta naiz”. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Chrysallis Euskal Herriari

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek keinu bat oparitu digute, muxu bat, besarkada bat, laztan bat, kanta bat: “Tximeleta naiz” kanta bere azken diskoan argitaratua.
Chrysallis Euskal Herria, transexualitate egoeran dauden haur eta gazteen familien elkartea da.