Kategoriaren artxiboa: 2016
Ahoz Aho Jaialdia. Narrazio lehiaketa.
Ordiziako udalak Ahoz aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdian IV IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA antolatu zuen. Ordubeteko bideo honetan 6 parte hatu duten 6 lagun ditugu ipuina kontatzen.
Idazle bihurtu diren irakurleen berri, Garoako Imanol Agirreren eskutik
![entzun](https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/ikusentzunezkoak/files/2015/11/entzun-300x221.png)
Hilerokoarentzat tanpoien ordezko bila
Faktoria / 2016-04-21 / 00:20:29
Manresako Udalean ezohiko gaia landuko dute gaurko osoko bilkuran: CUPek proposatuta, emakumeek hilerokoarentzat tanpoi eta konpresen ordez, erabil ditzaketen beste tresnez arituko dira. Amaia Nausia eta Arantzazu Fernandezekin gaiaz solastu dira
Prince: itxuratik hasita ‘ezohikoa’ izan den poparen ikonoari, agur
Faktoria / 2016-04-22 / 00:09:55
57 urte zituela hil da 80ko hamarkadako pop izar handienetakoa: Prince. Asier Leoz eta Jon Basaguren lankideekin aztertu dute Princek musikari egindako ekarpena.
Urko Zabala ( Joko Paralinpikoak)
Gazte Olimpic Team taldeko 8 gazteak Joko Olinpiko eta Paralinpikoetara joango dira Basque Team eta Gazteaukerari esker kirolari euskaldunen berri ematera.
Intxaur eta txokolate browniea
Bideo mutu honetan browniea nola egin ikasiko duzu pausoz pauso. Adi pantailaren beheko testuari, bertan agertzen baitira jarraibideak.
Piratak, poesia errezitala
Robota egiten ikasteko oinarrizko gauzak erakusten ditu Eneko Garciak
Hirigorrian / 2016-04-21 / 00:17:33
Edu Robotic enpresarekin gaztetxoei, eskolaz kanpoko jardueretan, robotak egiten irakasten ibiltzen da Eneko Garcia.
Nola esan behar zaio Nafarroako hiriburuari? Iruñea ala Iruña?
Faktoria / 2016-04-21 / 00:08:10
Nafarroan herritar baten zalantza argitzen lagundu digu Ibon Sarasola hizkuntzalariak: Iruñea ala Iruña esan eta idatzi behar dugu?