Xübükota: haurzaindegi euskalduna Xiberoan

“Xiberuan lehenbiziko haurzaidegi euskalduna sortu da urte hastapen huntan. Buraso batzuek bultzaturik, Marion Cazenaze eta Luxi Agergaray-ek proiektua eraiki dute, xiberutar haurrek haurzaindegian osoki euskara entzun dezaten helburuarekin. Maule zentroko etxe arros huntan zortzi haur errezibitzen ahal dituzte egunero”. Kanaldude

bideoa

Ikusi bideoa!

Neskatoak dokumentala

1950eko hamarkadatik aurrera, emakume askok etxea utzi eta nagusiki Iparraldera joan behar izan zuten, etxeetan edota hoteletan lan egitera. Jon Abrilek haien testigantzak bildu ditu ‘Neskatoak’ dokumentalean.

Hementxe dokumentalaren pasartez osatutako beste pizgarri bat.

 

A Barandiaran: ‘Spotlight-eko protagonista asko gaude hemen, gaur’

Faktoria / 2016-03-01 / 00:11:04

entzunAlberto Barandiaran kazetariak artikulua idatzi du gaurko Berrian: “Spotlight, hemen, gaur”. Oscar onenaren saria jaso duen filmak sexu gehiegikeriak ikertu dituen kazetarien lana kontatzen du. Barandiaranek Faktorian kontatu du haren belaunaldiko ikasle asko izan zitezkeela Spotligheko protagonista.

 

matematiketan.eus: akabo buruhausteak zenbakiekin

Faktoria / 2016-03-02 / 00:08:43

entzunIkasle batzuen gustuko, baina askoren buruhauste izaten dira matematikak. Zenbakien logika nola azaldu ezin asmatuta ibiltzen diren irakasle eta gurasoei zuzenduta, matematiketan.eus ataria sortu du Leire Aranak.

Campanades a Morts- Euskarazko azpitituluekin

Lluis Llach abeslari kataluniarrak ‘Campanades a morts’ kantua konposatu zuen 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan Espainiako Polizia nazionalak bost langile hil zituenean. Bideo hau 2006an grabatu zuten, martxoaren 3an, Gasteizko Buesa Arenan, heriotza hauen 30. urteurren ekitaldian. Bertan Llachek arduradunen zigorgabetasunaren aurka egiten du.

 

Hirigorrian / 2016-02-29 / 00:29:58

entzunAlazne, Aiora eta Ioritz: Gazteak eta ikasketadunak, baserriaren aldeko apustua egin dute. “Bejondeizula” eta “Sakona Etxaldea” markarekin saltzen dituzten euren produktu ekologikoak. Hortaz eta Euskal Herrian egingo den Via Campesinaren mundu batzarraz aritu dira.