The Beat talde britainiarra entzun zuenean erabaki zuen Fermin Muguruzak ska musika izango zela bere bidea. Zaramak, Mikel Laboak eta Toots and the Mytalsek ere toki berezia dute irundarrarentzat.
Kategoriaren artxiboa: 2016
Ligatu, dragatu ala neska/mutiletan egiten duzu?
Faktoria / 2016-02-02 / 00:15:15
Gaurko “Geuskera”-n, euskarari eskaintzen dioten tartean, euskaraz ligatzeko esapideak aztertu dituzte Faktoria saioan. Gazteen eta ez hain gazteen esapideak jaso dituzte. Kike Amonarriz izan dute azalpen emaile.
Altsasuko inauteriak, negua joan da ta 2015
2014 eta 2015eko Altsasuko inauterietako argazkiak dira. Argazkiekin Jabi traperoren stopmotion bat.
Iraia Elias, aktorea: “Goya sarietarako hautagaitza ‘Amama’ filmari errekonozimendu bat da”
‘Zergatik hegoak?’ antzerkia ikusten ari zela, Asier Altuna zinegilearen arreta piztu zuen Iraia Elias (Zarautz, 1980) aktoreak. Amama bere film berrirako protagonista bila zebilen, eta aurrean ikusi zuenak bete-betean konplitzen zituen bere petsonaiaren ezaugarriak.
Elias antzerkigintzatik zetorren, eta sekula ez zuen planteatu ere egin zinean edota telebistan lan egitea. Hala ere, zinegilearen proposamena entzun eta Amamaren gidoia irakurri zuenean, berehala batu zen proiektura.“Asier Altuna bezalako zinegile batekin lan egiteari ezin nion ezetzik esan” aitortu digu.
Eliasen estreinaldia pantaila handian ezin zen hobea izan. ‘Amaia’ pertsonaiaren interpretazioak kritikaren laudorioak jaso ez ezik, larunbat honetan banatuko diren Goya sarietarako aktore berrien atalerako proposamena jaso du. Aurkari izango ditu egun horretan, Antonia Guzmán (A cambio de nada), Yordanka Ariosa (El Rey de La Habana) eta Lara Izagirre zuzendari bermeotarraren eskuetan jarri den Irene Escolar (Un otoño sin Berlín).
”Ezin da euskara batu bera erabili Hendaiako udalean eta Lekeitiokoan”
Faktoria / 2016-02-01 / 00:23:41
Koldo Zuazo hizkuntzalariari Faktorian izan da, aste honetan aurkeztuko duen euskalkien inguruko web guneari buruz hitz egiteko. Euskalkiak.eus atarian, euskalkien inguruko informazio eta adibideak jaso ditu Zuazok. Euskalkien etorkizuna, euskara batuarekin nola lotu eta administrazioak erabili beharko lukeen euskara motari buruz aritu da Koldo Zuazo hizkuntzalaria.
‘Presarik gabe eta patxadaz lan egitea izan da gure sekretua”
Hiri gorrian / 2016-01-28 / 00:26:07
Gorka Armendarizek eta Patxi Mercerok, Leihotikan taldeko kideek, Hiri Gorrian kontatu dute zein den talde batek horrenbeste urte, ia 25, irauteko sekretua. Eurena behintzat hori izan da: presiorik ez, presarik ere ez, eta kantu eta disko berriak patxadarekin egitea.
Cypher-ak egiten hasi dira euskal rapeatzaileak ere!
Hirigorrian/ 2016-01-29 / 00:13:27
Asier Martin “Euskal Hip Hop Herria” webguneko arduraduna eta Iñigo Iriondo “Gatom” rapeatzailea izan dira Hiri Gorrian. “CYPHER” kontzeptua azaldu dute: kamera aurreko rapeoa. BILTZARRA deitu diote proiektuari.
Fermin Muguruzaren ibilbide musikal anitzari errepasoa
Kortatu Iñigo anaiarekin sortu zuenetik, hamaika saltsatan aritu da Fermin Muguruza. Hemen Tumatxak saioan egindako errepasoa.
Kasualitatez dago Pagadi telebista eta umore munduan
Diseinu grafikoa, publizitatea eta Zuzenbide ikasi zuen Mikel Pagadik, baina telebistaren munduan sartu zen, Anjel Alkaini esker. Aurretik telebistan zuen esperientzia bakarra lehiaketak ziren.