Euskarazko zinemaren historia nahiko petrala izan da, bai behintzat XX. mendeari begiratzen badiogu. Baina pantallak euskaraz ikusi ahal izateko, zinemagile askoren lana garrantzitsua izan da. Horrela heldu gara XXI. mendeko euskal zinema berrira.
Kategoriaren artxiboa: D eredua
Adimen artifiziala: zertarako da gai? Eta noraino hel daiteke?
Adimen artifiziala: zertarako da gai? Eta noraino hel daiteke? Zenbat lan ordezkatu ditzake? Nola eragingo digu hizkuntza gutxituotako hiztunoi?
Bideo honetan adimen artifiziala zer den azaltzen da.
Algoritmoa: zer da? Eta nola eragiten digu?
GERO, Pedro Agerre “Axular”
Alferren kontra idatzitako liburu bat da euskaraz argitaratutako obra ezagunenetako bat.
Pedro Agerre, Axularrena, 1643an argitaratua.
Liburua idazkeragatik da ezagun. Baina esaten dituen gauzengatik ere nabarmendu daiteke.
Gero dioenak, bego dio. Beti gero eta gero dabilenak, azkenean gauzak egin gabe uzten dituela, gerorako alegia.
Liburuaren hitzaurrearen zati bat hemen, kantu bilakatua.
Egun batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela, deusek ere hanbat kalte egiten arimako, eta ez gorputzeko ere, nola egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak. Eta on zatekeiela, gauza hunetzaz liburu baten, euskaraz, guztiz ere euskararik baizen etziakitenentzat, egitea: eta hartan, gero dioenak bego dioela erakustea. Konpaiñia berean galdegin zen berehala, ea nori emanen zeikan liburuaren egiteko kargua. Eta bertze guztien artetik, hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian kheinuz eta aieruz, eta gero azkenean, klarki eta agerriz, nik behar nituela, egiteko hartan eskuak sarthu. Ordea nola ezpainintzen neure buruaz fida, desenkusatu nintzen ahal bezanbat. Baiña alferrik, zeren hain zinez eta batetan lothu zeizkidan, non ezetz erraiteko bide guztiak hertsi baitzerauzkidaten. Eta hala deliberatu nuen, buru-eragotzkarri bezala, liburutto baten, bi partetan partiturik, gero hunen gaiñean egitera.
Gau beltza
Webgune honetan Gau beltza zer den, nondik datorren, nola egin… informazioa aurkituko duzue. Horrez gain, Gau beltza lantzeko hainbat euskarri dituzue.
Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31aren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Itzalitako kalabazak piztera goaz!
Primeran
Zer da Primeran?
Primeran euskarazko eta euskal streaming plataforma da. Denetariko edukiak aurki daitezke, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak eta haurrentzako edukiak.
Jarraitu irakurtzen“Ama, begira zazu” antzezlana
Kontxu Odriozolak, Elena Iruretak, Jose Ramon Soroizek eta Mikel Garmendiak egindako antzezlan arrakastatsua osorik ikusgai duzue.
Kontxu Odriozolak eta Elena Iruretak idatzi zuten gidoia eta Mikel Garmendia eta Jose Ramon Soroizen laguntzarekin laukotean antzezten hasi ziren 1989an. Eneko Olasagasti izan zen zuzendaria.
Bolbora, Munduari bira!!
Bolbora taldea Lizarraldean sortzen da 2010 urte inguruan. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak biltzen dira bertan, aurretik landutako musika norabide berri batean saiakera eginez. Ska rock giroetatik abiatuz, funka, reggaea, Kunbia edo erritmo dangarriak batu dira taldearen musika unibertsora, kolorez beteriko kantuak sortuz. ‘Bizi Zioa’ taldearen iraupen luzeko hirugarren lana da, eta bederatzi kantuz osatua dator. Horietako bat: Munduari bira!!
Rozalen, euskaraz!
Xabier Letek Xalbador bertsolariaren omenez idatziriko abestia (“Lore bat, zauri bat”, 1978) askok kantatu izan dute. Euskal kulturatik kanpoko gutxik, ordea.
Ura bere bidean egitasmoaren barruan, Rozalenek Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin “Xalbadorren heriotzean” kanta abestu du.
Hegan egiteko makinak
Edorta Unamuno ornitologoari hegaztiek hegan nola egiten duten galdetuko diogu Urdaibai Bird Centerren eta gainazala hobetuz hegazkin efizienteagoak nola egin daitezkeen ikusiko dugu BRTAko Tekniker, Tecnalia eta Cidetec zentroetan.