Bullyingaren ezaugarriak definitzen saiatu dira Hamaika telebistako Ertzak saioan. Noiz da burla, printzipioz arriskurik gabekoa eta noiz da benetako eraso? Identifikatzen al dira bullying mota ezberdinak? Modu berean tratatu behar da eraso homofobo bat eta bestelako arrazoiak medio gertatzen den bullyinga? Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin eta Gehituko Xabier Lozano eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egin dute.
Kategoriaren artxiboa: D eredua
Espainiako Gerra Zibila
Hona hemen Espainiako Gerra Zibilaren (1936-1939) azalpena, modu errazean eta euskaraz 😉
Gizarte ikasgairako egindako bideoa, 2013-14 ikasturtean Uribe-Kosta BHI-ko 4.G-ko Leire Oceja, Txomin Villarroel, Martin Txintxurreta eta Nagore de Miguel ikasleek egina.
Jendaurreko aurkezpena
4.B gelako ikasleek jendaurreko aurkezpena landu dute osasunaren gaia jorratzerakoan. Izan ere, egun hauetan Gripeak gogor jo du gure ikastolan eta gai hori izan zen landu zutena 2. mailako ikasleei aurkezpen bat egiteko.
Lan akademikoaren aurkezpena
Testu zientifiko baten ahozko aurkezpena
Globalizazioa euskararentzako zer da, aukera, mehatxu ala biak?
Euskararen normalkuntzarako politika ezbaian jartzen duen diskurtsoa ozen entzuten den garaiotan -baita ustezko euskaltzaletasunetik ere- oxigenoz betetzen dituzte birikak Lorea Agirreren hitzek (Beasain, 1968). Jarraitu irakurtzen
Hizlari on batek bete beharrekoak
Eneko Sargadoyk, bere ustez, hizlari on batek bete behar dituen ezaugarriak zein diren esango digu.
Ipuin digitala V.S tradizionala
Txiki tux taldea Donostiako La Salle ikastetxean izan zen. 4 Urteko gelan bi ipuin eskaini zizkieten haurrei. Bata digitala (kanal honetan topatu daitekeena) eta bestea paperean (taldekide batek kontatuta)
Inguruan ditugun arriskuak, Mikel Pagadirekin
Ikerketa berri batekin etorri da Mikel Pagadi ‘Airean’ saiora. Gure inguruan ditugun arriskuei buruz aritu da, eta Jaime Otamendik berak ere barrez lehertzen amaitu du. Ikus ezazu bideoa!