Zer gertatzen da gorputzean maitemintzen garenean?

Zientzia Kaiera / 2019-05-20 / 00: 01:31

Maitemintzen garenean, besteak beste, hormonak hasten dira dantzan gure gorputzean. Hasieran, estrogenoak (emakumezkoetan) eta testosterona (gizonezkoetan). Gerora, beste substantzia batzuez mozkortzen da gure gorputza: norepinefrinaserotoninadopamina… Eta urteak eman ondoren bikotearekin, zer gertatzen ote da?

Nola demontre funtzionatzen dute edalontzi musikalek?

Zientzia kaiera / 2019-05-06 / 00:01:25

Kristalezko harpa ospe handiko musika tresna izan zen XVIII. mendean. Mozartek edo Beethovenek idatzi zituzten kristalezko harparako obrak. Baina zer da kristalezko harpa bat? Seguruenik noizbait ikusi duzu, edalontzi musikalak dira. Baina ba al dakizu zein den hauen funtzionamenduaren oinarri fisikoa? Bideo honetan minutu eskas batean azalduta dago kontua. Hala ere, gehiago jakin nahi izanez gero, eskura duzu musikaren zientzia.

Zer gertatzen da garunean lo egiten dugunean?

Zientzia kaiera / 2019-05-13 / 00:01:55

Gibelak, birikiek edota giltzurrunek ez dute etenik egiten lotan gaudenean. Era berean, entzefaloak ere lanean jarraitzen du loaldian. Organo hauetako edozeinek funtzionatzeari utziko balio lotan gaudenean, emaitza berbera litzateke kasu guztietan: heriotza. Baina gure kontzientzia ez badago operatibo, zertan dabil orduan gure garuna lotan gaudenean?

“Gutuberrak” euskal websaila

Hauxe da argumentua labur-labur: familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin beharko dio, eta, behar duen dirua lortzeko, youtuber bihurtzea bururatuko zaie.

Gutuberra.eus helbidean aurkituko dituzu Gutuberrak euskal websailaren kapitulu guztiak; bizpahiru minutuko luzera dute eta di-da batean ikusten dira. Ez galdu aukera!

Hemen lehenengo hiru klip-ak:

  1. klipa

2. klipa

3. klipa

Ezagutzen “Gutuberrak” euskal webseriea

Gaztezulo / 2018-12-10 / 00: 02:09

Asteburuan Gutuberrak euskal webseriea estreinatu du EITBk. Familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin behar diola kontatuko du sareko telesailak. Behar duten dirua lortzeko, Youtuber bihurtzea besterik ez zaie bururatzen etxetiarrei. Errealismoa gizarte kritikarekin nahasten duen tonuan, batzuetan gogorrak izan daitezkeen egoerak jorratzen dira, eta bizitzako egoera zailei umore ona gehitzen zaie. Ez galdu lehen kapitulua!