Eraman al daitezke bizikletak lineako autobusetan?

FAKTORIA / 2021-10-20 / 00:17:22

Bizikleta eta garraio publikoa uztartzea ez da erraza Euskal Herrian. Lineako autobus askotan debekatuta daude, Renferen zenbait trenetan desmuntatuta eraman behar dira… Araudiak aztertu eta Kalapie Elkarteko txirrindulari baten esperientzia ezagutu dugu.

Jarraitu irakurtzen

“Nahiago dugu furgonetan bizi geure dirua alokairuan gastatzea baino”

Amarauna / 2021-04-25 / 00:10:19

audio_ikonoa

Furgonetan bizi da Iratxe Goikoetxea. Nomada da. Abuztuan bere lana eta gurasoen etxea utzi eta 6 metro karratuko etxe ibiltarian bizitzen hasi zen Déborah García bikotearekin batera.

Komuna lantoki du, lantokia egongela eta egongelako mahaia ohe. 6 metro karratuko furgoneta batean bizitzea zer den kontatu du Iratxe Goikoetxeak; baita nomada izatea zergatik erabaki zuen ere. Biarritzen topatu dute, hondartzan, berarekin batera abuztuan furgo-abentura abiatu zuen Déborah García bikotearekin batera. Biek ala biek nahiago dute furgonetan bizi diruarekin higiezinen merkatua elikatzea baino. Entzun zergatik.

Aita-semeak graffitigile

Faktoria / 2021-04-12 / 00:20:09

audio_ikonoa

Nextor Otaño 17 urteko pasaitarrak Espainiako graffiti txapelketa irabazi berri du. Aitarekin batera aritzen da marrazkiak egiten.

Inori esan gabe eman zuen izena Nextor Otaño ‘Nexgraff’-ek Graffiti Battle txapelketan, ez baitzuen espero hain urrun iristea. Hainbat fase gainditu ostean, finalean Diego As galiziarrarekin lehiatu zen. Dena den, ezusteko tekniko batzuk zirela medio, txapelketaren antolatzaileek erabaki zuten bi finalisten artean banatzea saria.

Aitor Otaño aitarekin batera egiten ditu graffitiak Nextorrek. ‘Nex’ sinadurapean, askotariko marrazkiak egin dituzte. Artista estatubatuarren graffitiak egin izan dituzte, baina baita euskal kulturako erreferente batzuenak ere; besteak beste, Maialen Lujanbioren, Mikel Laboaren eta Berri Txarrak taldearen erretratuak egin izan dituzte. @nexgraff Instagram kontuan jartzen dituzte ikusgai egindako lanak.

Buruz ikastea Hezkuntzan gainditu beharreko ohitura da?

Jin eta Joan / 2021-06-07 / 00:12:33

audio_ikonoa

Memoria lantzeari buruz eta horretarako dauden eredu zein joera ezberdinez aritu dira Jin eta Joan, Bilboko Miguel de Unamuno institutuko ataritik zuzenean.

Hezkuntza prozesuan informazioa buruz ikasi eta memoria lantzeari buruz galdetu diete: Joxe Amiama EHU-ko pedagogia irakasleari, Xabier Castrillo Iruñeko Mendigoiti ikastetxe publikoko irakasleari, Zigor Ibartzabal Ikastolen Elkarteko Hekzuntza arduradunari eta Juanjo Torres Barañaingo “Luis Morondo” Musika esolako zuzendari eta tronboi irakasleari. 

Harreman emozionala olagarroarekin, zergatik ez?

Faktoria / 2021-05-03 / 00:20:26

audio_ikonoa

Oscarra jaso duen “My Octopus Teacher” dokumentaleko protagonistari sentitzen erakutsi dio olagarroak. Terapia egiten laguntzen dio depresioak jotako gizonari. Olagarroaren adimena, txunditzekoa.

Xabier Lasaga, Donostiako aquarium-eko komunikazio arduraduna eta Borja Intza, Donostiako ospitale psikiatrikoko terapeuta okupazionala izan dira Faktorian.

My Octopus Teacher dokumental saritua eta olagarroaren ezaugarri harrigarriak aztertu dituzte.  Urte eta erdiko bizitza laburrean garatzen duen adimena nabarmendu dute biek. 500 milioi neurona ditu olagarroak eta misterio handia eragiten dute bere gaitasunek.

Podcast. Google Trends

Lorea Argarate / 2020-05-22 / 00: 05:01

audio_ikonoa

Lorea Argaratek Google Trends izeneko tresna zertan den azaldu du. 2001etik aurrera Interneten gehien egin diren bilaketak zeintzuk izan diren ikusteko aukera ematen digu aplikazio honek. Argazki bilduma bat bezalaxe, datuekin hemeroteka handi bat sortzen da eta erabiltzaileak edozein gairi buruzko bilaketen datuak ikus ditzake.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Sakelakoak eta gazteak

Lorea Argarate / 2020-03-18 / 00:11:12

audio_ikonoa

Gaur egungo belaunaldiaren eta datozenen borroka berria izango dela dio Lorea Argaratek. Mundu digitala sarri erabiltzen dugu hainbat kontutaz hitz egiteko, aurpegira esaten ausartzen ez garenak. Gainera, azaro fisiko batzuen arrazoia ere izaten ari dira mugikorrak.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.