Kategoriaren artxiboa: Literatura
‘Obabakoak’ antzezlanari buruz
Ahoz aho saioan Ilazki Serranok Obabakoak antzezlaneko bi aktorerekin hitz egin du obrari buruz, Miren Gaztañaga eta Iñake Irastorzarekin hain zuzen.
Iruzkinak:
Bideo luze samarra da baina lehen minutuetan ikus daitezke hainbat gauza:
- Keinuak: diskurtsoarekin bat, adierazgarritasuna eta naturaltasuna.
- Tonua: tonu monotonorik gabe, ideiak azpimarratu eta elkarrizketari zein azalpenari adierazkortasuna eman.
- Begirada: elkarrizketa mantendu eta solaskidee entzun nahiz hitza emateko.
- Txandak errespetatzea: bakoitzaren jarduna oztopatu gabe.
‘Ispiluarena’
Booktegin Pako Eizagirreren ahotsean entzun dezakegu Iban Zalduaren Ispiluarena ipuina. Entzun bitartean buruan irdikatu ere bai.
Iruzkinak:
- Ahoskera: garbia, ulergarria.
- Tonua: pertsonaien ahotsa bereiztu eta narrazioari adierazkortasuna eman.
Ikusi duzu lehen euskarazko TED talk-a?
Karmele Jaio idazleak ‘Gaur fikzioa irakurtzera gonbidatzen zaitut’ izeneko TED Talk-a eskaini zuen Gasteizen. Zergatik irakurri behar dugu? Eta zehatzago, zergatik irakurri behar dugu fikzioa? Euskaraz egin den lehen TED hitzaldia. Ikus ezazu!
Booktrailerra: Liburua eta teknologia berriak uztartuta
Faktoria / 2017-05-17 / 00:16:55
Axular lizeoko ikasleek irabazi dute Galtzagorri elkartearen Booktrailer lehiaketako publikoaren sari bat. Saridunak eta Galtzagorri elkarteko Iñaki Markotegi izan dira ‘Faktoria’n.
Bularretik mintzora
Galtzagorri elkartean Bularretik Mintzora hizpide, entzule baten galderari erantzunez, Itziar Zubizarreta eta Juan Kruz Igerabide.
_______
Erreparatzekoak:
- Keinuak: diskurtsoarekin bat egiten duten keinu adierazgarriak.
- Begirada: hartzaileei begira, txandaren zain beherantz begira…
- Gorputz jarrera: eserita, zutik.
- Tonua: adierazkortasuna. Ideiak indartzeko…
- Espazioaren erabilera: oholtzaren ertzean, behean, entzuleengandik hurbil. Mugimendua.
- Txandak: bakoitzak berea esateko arazorik ez, txanda eskatu eta eman.
Poemak
Iñigo Aritza ikastolan poema berbera ikasle desberdinek irakurri dute.
DSS2016: Anjel Lertxundiren karta zuria
Faktoria / 2016-12-07 / 00: 15:19
Euskal sortzaileek behar baino sarriago entzuten duten galdera da: “zergatik ez duzu gazteleraz idazten?”. Kezka horretatik abiatutako jardunaldia prestatu dute abenduaren 12 eta 13rako. Entzun Anjel Lertxundiren eta Harkaitz Canoren iritziak.
Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’
Kirmen Uriben liburuko pasarte bat entzungai. BERRIA.