Judit Neddermann musikari kataluniarrak euskara eta katalana uztartzen dituen sei abestiko diskoa kaleratu du: ‘Artean’. Bea Asurmendi, Izaro, Idoia Asurmendi, Maren eta Olatz Salvadorren kolaborazioak ditu lanak. Horietako kanta bat hauxe dugu:
Kategoriaren artxiboa: Musika
Egin kontu, Ruper Ordorika
“5.700 kultura desagertu dira munduan” hori dio Ruper Ordorikak Egin kontu 1995ean idatzitako abestian.
Aralarko dama, ZETAK
“Aralarko dama” kanta “AAZTIYEN” diskoaren bigarren singela da. Ahozko tradizioa, mitologia… gurera ekarrita!
Ehun ginen, Kortatu
Kortatu taldeak orain artean inon argitaragabeko bideoa plazaratu du: 1988ko Iruñeko kontzertu batean grabaturiko ‘Ehun ginen’ kantuaren zuzeneko bertsioa, hain zuzen ere.
Bolbora, Munduari bira!!
Bolbora taldea Lizarraldean sortzen da 2010 urte inguruan. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak biltzen dira bertan, aurretik landutako musika norabide berri batean saiakera eginez. Ska rock giroetatik abiatuz, funka, reggaea, Kunbia edo erritmo dangarriak batu dira taldearen musika unibertsora, kolorez beteriko kantuak sortuz. ‘Bizi Zioa’ taldearen iraupen luzeko hirugarren lana da, eta bederatzi kantuz osatua dator. Horietako bat: Munduari bira!!
Rozalen, euskaraz!
Xabier Letek Xalbador bertsolariaren omenez idatziriko abestia (“Lore bat, zauri bat”, 1978) askok kantatu izan dute. Euskal kulturatik kanpoko gutxik, ordea.
Ura bere bidean egitasmoaren barruan, Rozalenek Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin “Xalbadorren heriotzean” kanta abestu du.
Aske maitte
Ekaineko solstizioarekin batera ondorengo bideoklipa argitaratu du Gatibu taldeak, uda hasierari bizitasuna eta kolorea emateko!
Izaki Gardenak – Hibernazioa
Bideoklipa ikusgai
“Kutsidazu bidea, Ixabel”
Demode Produkzioak taldearen “Kutsidazu bidea Ixabel” obrak jaso du Espainiako Arte Eszenikoetako musika ikuskizunik onenaren Max saria.
Jarraitu irakurtzenHitzeman
Pello Reparaz (ZETAK) musikariak “Hitzeman” bideoa aurkeztu du Youtubeko bere kanalean.
Jarraitu irakurtzen