Ene kantak Neguari abesten.
Kategoriaren artxiboa: Musika
ON – Zein
Belako: ‘Gure adinekoentzat garestiegia da kontzertuetara joatea’
Faktoria / 2016-01-18 / 00:05:20-00:25:08
Belako taldeko Josu Billelabeitia izan da Faktorian. Mungiako taldeak aurki argitaratuko du “Hamen” izeneko bigarren lan luzea. Besteak beste, hauxe komentatu du: “Espainian kulturak duen BEZ zergarekin, gure adinkideei oso garestia egiten zaie kontzertuetara etortzea”
Gatibu – Euritan dantzan
Gatibu, gernikar euskal rock taldearen, Euritan Dantzan seigarren diskoko hirugarren abestiaren bideoklipa.
Gatibu – Euritan Dantzan (2014, Gatibu).
Berri Txarrak azalean
Faktoria / 2016-01-14 / 00:05:42
Berri Txarrak taldearen zale amorratu zenbaitek tatuajeak ere badituzte; taldearen letrak edo diskoen azaleko irudiak. Arkaitz Sukuntzak eta haren emazteak, biek, elkarrekin egin zuten marrazkia: “Jaio.Musika.Hil” diskoaren azaleko loreak dituzte tatuatuta, eta baita izar gorri bat ere, alabaren izenaren aitzakian.
Lain musika taldea
28 kanalako Musikaz Gain saioko Lain taldearen aurkezpena. Taldekideen arteko solasa eta haien musika.
David Bowie oroituz
Faktoria / 2016-01-11 / 00:17:24
David Bowieren heriotzak sorpresaz harrapatu du bat baino gehiago. Iban Zaldua idazlearekin eta Euskadi Irratiko Portobello saioko Asier Leoz eta Zidorrean saioko Jon Basaguren aurkezleekin gogoratu dute musikari mitikoa Faktoria saioan.
IZAKI GARDENAK – ZAINAK ZAIN – BIDEOKLIPA
IZAKI GARDENAK taldearen “AMAIERATIK HASI” lehen lan luzean jaso duen “ZAINAK ZAIN” kantuaren bideoklipa.
Las Tea Party Dj’s
‘Sonora’ko ohiko Dj’ak dira, baina Las Tea Party Dj’s bikotea deitzen dioten tokietara joaten da musika jartzera.
KEN ZAZPI – OIHU-LOREAK – Bideoklipa
KEN ZAZPI taldearen lan berrian jasotzen den “OIHU LOREAK” kantuaren bideoklipa.