Hirigorrian / 2017-05-29 / 00:14:08
Xantiana Etxebest filologo eta ikerlaria tesia amaitzen ari da Zuberoan R hizkia ahoskatzeko dauden era ezberdinei buruz. Azken 40 urteotan nabarmen aldatu da R hitzaren ahoskera.
Hirigorrian / 2017-05-29 / 00:14:08
Xantiana Etxebest filologo eta ikerlaria tesia amaitzen ari da Zuberoan R hizkia ahoskatzeko dauden era ezberdinei buruz. Azken 40 urteotan nabarmen aldatu da R hitzaren ahoskera.
Faktoria / 2016-12-02 / 00:09:42
Bitakora kaiera liburuan euskalkien inguruan aipatutakoaz azalpena eskatu diote gaur Ibon Sarasolari Faktorian.
Bere hitzek hautsak harrotu dituzte!
Fidela Bernat (Uztarroze, Nafarroa, 1898ko apirilaren 24a – Iruñea, Nafarroa, 1991ko otsailaren 23a) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona zen.
Bere heriotzaren data, 93 urterekin, erronkarieraren heriotzatzat ere hartzen da. Nafarroako Fonotekan hainbat dokumentu daude emakume honi egindako elkarrizketekin. Urte askotan zehar Iruñean bizi izan zen.
Mikel Elizegi, Reyes Prados eta Axi Muniain tertulian egon dira, ‘Zuek Hor eta Gu Hemen’ saioan. Euskalkiei buruz aritu dira, eta morboaz. Euskaraz ligatu duzu inoiz? Ba ikusi eta ikasi!
Faktoria / 2016-02-01 / 00:23:41
Koldo Zuazo hizkuntzalariari Faktorian izan da, aste honetan aurkeztuko duen euskalkien inguruko web guneari buruz hitz egiteko. Euskalkiak.eus atarian, euskalkien inguruko informazio eta adibideak jaso ditu Zuazok. Euskalkien etorkizuna, euskara batuarekin nola lotu eta administrazioak erabili beharko lukeen euskara motari buruz aritu da Koldo Zuazo hizkuntzalaria.
Ahozko hizkera unitatearen barruan, ipuinak elgoibartarrez jarri eta ikastetxeko txikienei irakurtzen dizkiete Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek. Ahotsak proiektuari buruz ere badihardute.
Zer dira euskalkiak? Noiz sortu ziren? Nola aldatu da euskalkien mapa? Tribuaren berbak saioko pasarte txiki bat.
ETBko Tribuaren berbak saioan jendeari galdetu diote ea euskalki desberdinetako hitzak sailkatzerik duten.
Ikusi aurretik saiatu nahi? Non erabiltzen da bakoitza?
Trikua, sagarroia, kirikinoa
Ardia, arkakusoa, kukusoa
Neskeneguna, zapatua, ebakoitza
Gasteizko ikasle pisu batera joan da Kike Amonarriz, gazteen iritziak eta darabilten euskara ezagutzeko. Sakelako mezuak, euskalkiak, lagunarteko hizkera…
Hiru gaztek elkarren hizkeren berri eman dute.