”Ezin da euskara batu bera erabili Hendaiako udalean eta Lekeitiokoan”

Faktoria / 2016-02-01 / 00:23:41

entzunKoldo Zuazo hizkuntzalariari Faktorian izan da, aste honetan aurkeztuko duen euskalkien inguruko web guneari buruz hitz egiteko. Euskalkiak.eus atarian, euskalkien inguruko informazio eta adibideak jaso ditu Zuazok. Euskalkien etorkizuna, euskara batuarekin nola lotu eta administrazioak erabili beharko lukeen euskara motari buruz aritu da Koldo Zuazo hizkuntzalaria.

Eta hik? Nola bizi dunk euskara? Kazetariak.

Naroa Iturri (Hamaika telebista), Mailen Goñi (Gaztezulo), Saioa Martija (ETB), Gari Garaialde (Argazkipress), Karlos Zurutuza (freelance), Gorka Bereziartua (Argia), Ainhoa Vitoria (Gaztea) eta Gorka Julio (freelance).

 

Nerabezaroa, errukia, terminologia…

Euskaldun kontzeptu berriak: euskaldun 2.0, transeuskaldun…

Hirigorrian/ 2016-01-18 / 00:05:52

entzunTxerra Rodriguez soziolinguistak euskaldunen kontzeptu berriei buruz hitz egin du. “Hiri Gorrian”. Euskaldun berri eta zahar kontzeptuak zaharkituta gelditu dira, eta badira ez zahar ez berri kontsideratzen diren euskaldunak ere. Hortik dator euskaldun 2.0 kontzeptua. Transeuskaldun, bidelagun eta bidelarien berri ere eman du Rodriguezek.

Zer euskaldun mota zara zu? Non kokatuko zenuke zeure burua?