Bideoklipa
Mikel Bizar autismodun pertsonen hezitzaile eta musikari ere badenak eman ditu xehetasunak autismoari begira sortutako proiektuaz.
Bideoklipa
Mikel Bizar autismodun pertsonen hezitzaile eta musikari ere badenak eman ditu xehetasunak autismoari begira sortutako proiektuaz.
Ingelesez dagoen arren (oinarrizko ezagutzarekin erraz ulertzen diren esaldi gutxi batzuk), ahotsik gabe ere ikustea merezi duen bideo laburra Sandy Hooken hau.
Esne Beltza taldeak gaiaren harira egindako abestiaren bideoklipa
Irudietan ikusitako ipuina kontatzera animatzen?
“Sare sozialek gazteen arteko harremanak erabat aldatu dituzte. Gauza asko erraztu dituzten bezala, arrisku ugari sortu dira eta hauek era egokian erabiltzea da egun gurasoei kezka handiena pizten dien gaia. Horren inguruan aritu gara hizketan Ander Lertxundi sexologoarekin eta hainbat gauza argitzearekin batera, aholku interesgarriak eman dizkigu”. Hamaika telebista.
Ikusi bideoa.
Bere familiaz, eta Xabier Elorriagarekin duen harremanaz, mintzatu da Arantxa Urretabizkaia jendeak izan ditzakeen aurreiritzien aurrean inolako beldurrik gabe.
“Bigarren atalean, Donostiako Zubiri-Manteo institutuko gazteekin aritu gara “bullying”-az solasean. Teknologia berriek “cyberbullying”-a ekarri dute eta asko dira hau burutzeko erak. Gazteek nola ikusten dute egoera? Zer egin ohi dute kasu batekin topo eginez gero? Zein da hau gelditzeko era? Nork du ardura?” Hamaika telebista
Ikusi bideoa.
“Gaur egun oraindik ere, harrera familien baliabidea ezezaguna da jendartearentzat. Aldi berean, geroz eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak. Normalean, familia naturalaren egoeraren ondorioz. Harrera familien berri eman eta dibulgatzeko osatu zuten dokumentala Zuondoan elkarteko kideek. Itziar Elias eta Mikel Yerobirekin hitz egin dugu” Hamaika Telebista.
Ikusi bideoa.
“Aizank! saioan orientazio sexuala izan dugu hizpide Zurriola ikastolako gazteekin. Bikote homosexualak ikusten dituztenean zein jarrera hartzen duten eta honen inguruko zein aurreiritzi ditugun galdetu diegu besteak beste. Gainera, normalitzatzeko zer egin beharko genukeen ere hausnartu dugu” Hamaika telebista.
Ikusi bideoa