Quilombo pixka bat behar du Euskal Herriak

Faktoria / 2016-01-11 / 00:18:26

entzunMaddalen Aristegi Oiartzuarra psikologia ikastera joan zen Argentinara duela hiru urte eta, oraingoz, ez du itzultzeko asmorik. Bertako ohiturez eta bizimoduaz aritu dira solasean Faktoria saioan.

Ahozko hizkera lantzeko ideia bat

Ahozko hizkera unitatearen barruan, ipuinak elgoibartarrez jarri eta ikastetxeko txikienei irakurtzen dizkiete Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek. Ahotsak proiektuari buruz ere badihardute.

Haur Hezkuntzako ‘bidaiak’ proiektua

Begonazpi ikastolako bost urteko neska-mutilak munduan zehar dabiltza. Bidaiak proiektua da. Zazpi astetan, bidaia prestatu, hau da, pasaportea, maleta eta hegazkineratzeko txartela antolatu, abioia hartu hegaldi-simulagailuan eta Amerika, Afrika, Asia eta Ozeaniaren barri jasotzen ibiliko dira. Hona hemen argazkiak.

Oier Lakuntza: ‘Gaitza izanagatik ere, bizitzan aurrera egin behar da’

Faktoria / 2015-12-09 / 00:20:49

entzun5 urte besterik ez zituela Wolfram sindromea diagnostikatu zioten. Gaitzak, besteak beste, itsu utzi du, eta entzumen arazoak eragin dizkio. Gaitzak ez dio galarazi Kimika ikasketak osatu eta ikerketan aritzea. “Bi aukera dauzkazu: etxean geratu ala kalera atera eta bizitzan aurrera egitea” . Berriki, Gazteen Balioaren saria jaso du Nafarroako Gobernuaren eskutik.