“Gu ere harrera familia gara”: jendarteratzeko konpromisoa

bideoa“Gaur egun oraindik ere, harrera familien baliabidea ezezaguna da jendartearentzat. Aldi berean, geroz eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak. Normalean, familia naturalaren egoeraren ondorioz. Harrera familien berri eman eta dibulgatzeko osatu zuten dokumentala Zuondoan elkarteko kideek. Itziar Elias eta Mikel Yerobirekin hitz egin dugu” Hamaika Telebista.

Ikusi bideoa.

Prentsaren trantsizio digitala

Etengabeko aldaketan daude komunikabideak mundu zabalean. Euskarazko hedabideak ez dira salbuespena. Berrikuntza teknologikoetara, kontsumo modu berrietara eta aro digitalera egokitzen ari dira. BERRIA TBk prentsaren trantsizio digitalari buruzko erreportaje berezia prestatu du. Euskarazko komunikazio esparruan erreferentziazko sei ordezkarien iritziak jaso ditu: Alberto Barandiaran Hekimen euskal hedabideen elkarteko zuzendaria, Alaitz Artolazabal Tokikom euskarazko toki komunikabideen bateraguneko zuzendaria, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria, Iban Arantzabal Goiena taldeko zuzendari nagusia, Estitxu Eizagirre Argia aldizkariko zuzendaria eta Pello Urzelai Berriako IKT arduraduna.

“Gu ere HARRERA FAMILIA gara”

 

ZUONDOAN

“Gaur egun oraindik ere, Familia Harreraren baliabidea ezezaguna da gizartearentzat. Aldi berean ordea, gero eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak, familia naturalaren egoeraren ondorioz, horrek dakarren guztiarekin.

Gai honi buruzko informazioa zabaldu eta gizarteratzeko asmoz egin dugu dokumental hau. Bertan familia desberdinen bizipenak eta gaiari buruzko duten ikuspuntua islatu nahi izan dugu.

Dokumentalaren egitura Euskal Herriko errealitate eta gune desberdinetako familiei egindako elkarrizketetan oinarrituta dago. Bideoak gurasoen, anai-arreben… eta harrerako haurraren inguruan bizi diren gainerako pertsonen esperientziak ezagutarazten ditu.”

Ekoizpena: Maite Elias, Itziar Elias, Esther Fernandez eta Mikel Yerobi
Irudia eta edizioa: Mikel Yerobi
Arte zuzendaritza: Maite Elias
Elkarrizketak: Itziar Elias
Komunikazioa: Esther Fernandez

TXOMINISTAK 1×02 – “Liderra”

Lider on bat garaipen bat da. Oso garbi dauka hori Txesterrek. Horregatik aurkeztu nahi du bere burua lidertzarako, ustez baduelako nahikoa esperientzia eta saberresatarra halako kargu bat betetzeko. Ez dakiena zera da: gainontzeko alderdikideek ere pentsatu dutela liderretan, eta ez, hain justu, berarengan. Txomin ezagutu nahi? Ez galdu Txoministen bigarren atala. ARGIA