Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. BERRIAk gazteen esamoldeak jaso ditu bideo batean. Hainbat eta hainbat esamolde baitaude, besteak beste, lagunari isilik egon dadila eskatzeko, diru gutxi daukagula esateko edota sexuaz aritzeko.
Gazteen eguneroko hizkerako hainbat esamolde nola esaten diren entzun daiteke bideoan. BERRIAko kazetaririk gazteenek hartu zuten parte 2020ko Euskaraldiaren harira eginiko ikus-entzunezko honetan.
Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Xabat Illarregi eta Xabier Silveirari gailendu zaie Anaitasuna kiroldegian jokatutako saioan.
Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatutako finalean, eta Estitxu Arozenaren eskuetatik jaso du txapela. Hain zuzen ere, Arozenarekin hasi zen bertsotan gazte iruindarra, eta hark txapela eskuratu eta 26 urtera hartu dio lekukoa.
Eneko Fernandez Maritxalar, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria bertsolariei gailendu zaie iruindar gaztea, finalean parte hartu duen lehenengo aldian.
Julio Soto buruz burukotik kanpo geratu da, kiniela guztiek iragartzen zutenaren aurka, eta Eneko Lazkoz sartu da Alkaizarekin batera.
Hauxe izan da Saioa Alkaizak txapela jasotakoan bota duenagurra eta bideoa:
120 urte dira Xabier Lizardi poeta jaio zela. Jose Luis Padron lankideak haren bizitzaren gainekoak azaldu ditu Faktorian; Lizardi baita, izan ere, Padronek gidatzen duen saioaren aitabitxi.