Kategoriaren artxiboa: kultura
Euskal mitologia Atharratzen
Herauskorritxe izena du Atharratzeko turismo bulegoaren gaineko partean ireki duten euskal mitologiaren guneak. Bideoan Pette Etxebarria eta Juana Etxeberri ageri dira, gunea antolatzeaz arduratu den Kakots elkarteko bi kide dira.
Ipar Euskal Herriko Hitza
Aitor Arana: ”Esperantoa inoiz baino beharrezkoagoa da bakerako ere”
Faktoria / 2016-01-15 / 00:10:38
Euskara-Esperanto hiztegia kaleratu du Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak. Faktorian kontatu duenez, “hizkuntza naturalek jatorri eta izaera jakin bat dutenez, hizkuntza neutro baten beharra dago munduan bakea egingo bada. Hori da esperantoa; mundu guztia elkarrekin komunikatuko duen hizkuntza neutroa”. Bestetik, ikasi nahi izatera, nora jo ere azaldu du.
Euskal Herriko gaztetxeetatik ibilbidea. Zatoz!
Faktoria / 2016-01-14 / 00: 03:20-00:10:15
Topatu.eus atariak zazpi herrialdeetako gaztetxeen gida eguneratua kaleratu du. Hauetako zaharrena, gazteena eta hustuarazi duten azkeneko kideekin hitz egin dute Faktorian.
Bocabets Comedia. Barre eragiteko helburua duten bi gazte bilbotarrak
Amarauna / 2016-01-10 / 00:13:42
Ivan Perezek eta Aitor Bidaurretak Bocabets Comedia sortu dute. Umorez, jendeari barre eragitea da bien helburua. Beat Box egiten trebetasuna dute. Gabonetan egin duten bideo batek gainera, oihartzun handia izan du.
Bideoa ikusi nahi izatera, honatx esteka
Alaken eguberritako kantaren hitzen atzean dagoena deskubritu dugu
Amarauna / 2016-01-06 / 00:03:29
Ba al dakizu zer esan nahi duten “Alaken” eguberrietako kantaren hitzek? Entzun eta jakingo duzu!
Szenatokia: Zirko Anabasa
Baionako Cie Mess Tissages Aériens oihal aereoekin Durangoko azokako szenatokian.
‘Ez dok amaitu’
Indarrak batu dituzte hainbat sortzailek, gauza berriak programatzeko ausardiak bultzatuta. Euskal eszena gazte eta ez komertziala sustatu nahi dute ‘Ez dok amaitu’ mugimendua sortuta. Sorkuntzaz, musikaz eta Euskal Herriko eszenaz solastu dira TOPATUkoak mugimenduko bi kiderekin.
BERRIA. Gerediaga elkartearen 50. urteurrena
1965ean sortu zen Gerediaga elkartea eta urte berean egin zuten Durangoko Lehen Liburu eta Disko Azoka.
Elkartea bera eta Durangoko Azoka gertutik ezagutzen duten Nerea Mujika eta Antton Mari Aldekoa-Otalorarekin izan da Iñigo Astiz kazetaria.
Jose Luis Padron, Abel Azkonaren erakusketaren inguruan
Amarauna / 2015-11-29 / 00:04:15
Abel Azkonaren erakusketak lurrikara eragin du Nafarroan. Horri buruz aritu da Jose Luis Padron, bere zutabean. Zeinek erabaki behar du zer ikusiko dugun? Horri buruz hausnartu du Padronek.