Berri Txarrak azalean

Faktoria / 2016-01-14 / 00:05:42

entzunBerri Txarrak taldearen zale amorratu zenbaitek tatuajeak ere badituzte; taldearen letrak edo diskoen azaleko irudiak. Arkaitz Sukuntzak eta haren emazteak, biek, elkarrekin egin zuten marrazkia: “Jaio.Musika.Hil” diskoaren azaleko loreak dituzte tatuatuta, eta baita izar gorri bat ere, alabaren izenaren aitzakian.

Aitor Arana: ”Esperantoa inoiz baino beharrezkoagoa da bakerako ere”

Faktoria / 2016-01-15 / 00:10:38

entzunEuskara-Esperanto hiztegia kaleratu du Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak. Faktorian kontatu duenez, “hizkuntza naturalek jatorri eta izaera jakin bat dutenez, hizkuntza neutro baten beharra dago munduan bakea egingo bada. Hori da esperantoa; mundu guztia elkarrekin komunikatuko duen hizkuntza neutroa”. Bestetik, ikasi nahi izatera, nora jo ere azaldu du.

Euskal Herriko gaztetxeetatik ibilbidea. Zatoz!

Faktoria / 2016-01-14 / 00: 03:20-00:10:15

entzunTopatu.eus atariak zazpi herrialdeetako gaztetxeen gida eguneratua kaleratu du. Hauetako zaharrena, gazteena eta hustuarazi duten azkeneko kideekin hitz egin dute Faktorian.

”Edertasun kanonaren barruan sartu ezean, ikusezina zara”

Faktoria / 2016-01-13 / 00:13:51

entzunModelos XL, estereotipoen kontra, kontzientzia astintzea eta zarata egitea helburu duen lehiaketa da. Edertasuna ez baita neurriaren araberakoa. Irati Gaztelurrutia modelo gazteak bere esperientziaren berri eman du Faktoria saioan.

Ahozko hizkera lantzeko ideia bat

Ahozko hizkera unitatearen barruan, ipuinak elgoibartarrez jarri eta ikastetxeko txikienei irakurtzen dizkiete Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek. Ahotsak proiektuari buruz ere badihardute.