Bocabets Comedia. Barre eragiteko helburua duten bi gazte bilbotarrak

Amarauna / 2016-01-10 / 00:13:42

entzunIvan Perezek eta Aitor Bidaurretak Bocabets Comedia sortu dute. Umorez, jendeari barre eragitea da bien helburua. Beat Box egiten trebetasuna dute. Gabonetan egin duten bideo batek gainera, oihartzun handia izan du.

Bideoa ikusi nahi izatera, honatx esteka

Atzerrian lan esperientziak izan dituzten gazteak mahai bueltan

Amarauna / 2016-01-02 / 00:32:29

entzunKrisia hasi zenetik, hamar mila gaztek alde egin dute Euskal Herritik lan bila. Baina, nolakoa da atzerrian bizi diren gazte hauen bizimodua? Horretaz gutxi jakiten da. Solasaldian aritu dira gai horren inguruan lau gazte eta bere esperientzia kontatu dute.

Txistor beganoa. San Tomas egunerako alternatiba.

Hiri Gorrian / 2015-12-15 / 00:05:22

entzun800 txerri hil behar dira San Tomas egunean Donostian kontsumituko den txistor guztia ekoizteko. Beste aukera batzuk badirela erakutsi nahi dute talde animalistek. Txistor beganoa: sojaz, oloaz eta pimientaz egina, adibidez.

 

 

Olatz Alcelay: ”Famatu baten argazkiarekin datorrenari, ezetz esaten diot”

Faktoria / 2015-12-11/ 00:16:52

entzunGipuzkoako Policlinican zirujau plastikoa da Olatz Alcelay. Faktorian kontatu du “famatuen argazkiak hartuta” joaten zaizkiola sarri, eta halakoei ezetz esaten diela; hori lortzerik ez dagoela.

Euskal Herriaren historia hamar minututan Gorka Perezen eskutik

Hiri Gorrian / 2015-11-30 / 00: 06:53

Arrakastatsu bilakatu den bideo baten egileetako bat izan da HIRI GORRIAN. Gorka Perez, “Historia de los vascos en 10 minutos” bideoaren gidoilari eta ekoizlea da. Jose Mari Perez eta Salva Vallejorekin batera Euskal Herriaren historia azaldu du hamar minututan. Berrogei mila bistatik gora ditu dagoeneko bideoak. Espero ez zuten arrakastaren inguruan jardun da hizketan, besteak beste.

Bideoa ikusi nahi baduzue, hemen duzue

Jose Luis Padron, Abel Azkonaren erakusketaren inguruan

Amarauna / 2015-11-29 / 00:04:15

entzunAbel Azkonaren erakusketak lurrikara eragin du Nafarroan. Horri buruz aritu da Jose Luis Padron, bere zutabean. Zeinek erabaki behar du zer ikusiko dugun? Horri buruz hausnartu du Padronek.