Euskal Herriaren historia hamar minututan Gorka Perezen eskutik

Hiri Gorrian / 2015-11-30 / 00: 06:53

Arrakastatsu bilakatu den bideo baten egileetako bat izan da HIRI GORRIAN. Gorka Perez, “Historia de los vascos en 10 minutos” bideoaren gidoilari eta ekoizlea da. Jose Mari Perez eta Salva Vallejorekin batera Euskal Herriaren historia azaldu du hamar minututan. Berrogei mila bistatik gora ditu dagoeneko bideoak. Espero ez zuten arrakastaren inguruan jardun da hizketan, besteak beste.

Bideoa ikusi nahi baduzue, hemen duzue

Alex Gibelalde: ”Enpresa batzuek ez dute estrategiarik sarean”

Amarauna / 2015-11-29 / 00:18:49

entzunAlex Gibelalde,Google eta Twitterren aritu da lanean, zuzendaritza postuetan. Sare sozialetan enpresek eduki beharko luketen estrategiaz aritu da Maite Goñirekin batera. Gibelalderen esanetan, enpresa batzuek ez dute estrategia garbirik sarean. Gainera, webgune batzuetako informazioa ez dago eskuko telefonoetarako egokituta, eta hori akats handia da Gibelalderen ustez.