Arabako rapa bizi-bizirik da. Hala erakusten digu Haizea gasteiztarraren Petricor abestiak. Errekaleorren grabatutako bideoklipak lagundurik barneko ezinegonen eta garai ezegonkor hauen inguruko hausnarketak jaurtitzen ditu ahoan bilorik gabe.
Egun berean gaixotu ziren koronabirusarekin Itziar Ituño ( Basauri, Bizkaia, 1974) eta Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Alardea teleseriea grabatzen ari zirela kutsatu ziren bi aktoreak —telesail horren grabaketan parte hartu zuten beste hainbat kide ere gaixotu ziren—. «Biok zomorro berdina izan dugu», gogoratu du Goenagak. Aitortu dute «gogorra» izan dela gaixoaldia, eta oraindik ere nabaritzen dituztela hainbat sintoma. «Nekea» sentitzen du oraindik Goenagak, eta gorputzean «ziztada» antzeko batzuk ere bai. «Hobeto nago, baina oso latza izan da», gehitu du Ituñok. Gaixotasuna nola pasatu duten kontatu diote bi aktoreek Berriari. Izurriaren kantoietan seriea argitaratuko du Berriak aste honetan: birusa gertutik bizi izan dutenen ahotsak bilduko ditu.
Lorea Argaratek Google Trends izeneko tresna zertan den azaldu du. 2001etik aurrera Interneten gehien egin diren bilaketak zeintzuk izan diren ikusteko aukera ematen digu aplikazio honek. Argazki bilduma bat bezalaxe, datuekin hemeroteka handi bat sortzen da eta erabiltzaileak edozein gairi buruzko bilaketen datuak ikus ditzake.
1930eko maiatzaren 24an iritsi zen, 19 egun eta gero, Australiako Darwin hirira. Efemeride hau osatzen lagundu du Olaia Aurrekoetxea hegazkin pilotuak.
Seve Atencia bikoiztaile eta Unamuno BHIko irakaslea elkarrizketatu dute ikastetxe bereko DBHko 1. mailako ikasleek. Harena zen Dragoi Bolan Son Gokuren ahotsa.
Bideo honetan Osasunako 2019/20 taldearekin Tiermaker-a egin du Iñaki Berasategik, bost mailatan finkatuta: Deialditik kanpo, Aulkian, Titularrak, Garrantzitsuak eta Izarrak.
Birusei aurre egiteko antibiralak erabiltzen dira. Beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin egiten ari dira proba-klinikoak mundu osoan, zerotik hastea baino errazagoa baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea.
Birusek mutatu egiten dute, eta hor dago aurre egiteko zailtasunetako bat. Gripearen aldean, koronabirusek gutxiago mutatzen dute, baita COVID-19ak ere, baina beste birus batzuek baino gehiago.