Imaginatzen duzun guztia inprimatu dezakezu

Faktoria / 2016-02-24 / 00:13:45

entzunDon Bosco ikastetxean izan da Faktoriako Ane Albisu 3D inprimagailuak nolakoak diren, eta nola funtzionatzen duten ikusteko. Oso aparailu sentsibleak dira. Uneotan, inprimagailuaren lana baino erabil daitezken materialak ari dira aztertzen. Duela gutxi Galiziako 9 urteko haur batentzako esku bionikoa egin dute ikastetxe honetan.

Saharako haurra etxean izatea udako poztasuna da

Faktoria / 2016-02-24 / 00:17:04

entzun“Oporrak bakean” ekimenak Gipuzkoara udan 106 haur saharar ekartzeko 32 familia behar direla jakinarazi du. Haurrek derrigorrez basamortutik ateratzeko beharra dute, osasuna berreskuratzeko. Haur bat etxean hartu nahi duen edonork Interneten “Oporrak bakean programa” jarrita eurekin harremanetan jar liteke.