DBH-ik(asleak) telesaioa. IES IBARREKOLANDA BHIko Arte eszeniko ikasleek idatzitako eta zuzendutako saioa.
Kategoriaren artxiboa: Bigarren Hezkuntza
Bullying-a egiteko erak aldatu al dira?
“Bigarren atalean, Donostiako Zubiri-Manteo institutuko gazteekin aritu gara “bullying”-az solasean. Teknologia berriek “cyberbullying”-a ekarri dute eta asko dira hau burutzeko erak. Gazteek nola ikusten dute egoera? Zer egin ohi dute kasu batekin topo eginez gero? Zein da hau gelditzeko era? Nork du ardura?” Hamaika telebista
Ikusi bideoa.
Gazteek zer diote homosexualitateaz?
“Aizank! saioan orientazio sexuala izan dugu hizpide Zurriola ikastolako gazteekin. Bikote homosexualak ikusten dituztenean zein jarrera hartzen duten eta honen inguruko zein aurreiritzi ditugun galdetu diegu besteak beste. Gainera, normalitzatzeko zer egin beharko genukeen ere hausnartu dugu” Hamaika telebista.
Ikusi bideoa
Jaso ikastolaren musikal aurkezpena
Ikaslez beteriko Baluarten aurkeztu du Jaso ikastolak bere laugarren musikala: ‘Batek daki!’.
Minbiziaren aurkako lasterketa antolatu du ikasle talde batek Beasainen larunbaterako
Beasaingo La Salle ikastetxeko 4. DBHko ikasle talde batek minbiziaren aurkako lasterketa antolatu du. Ikusi bideoa.
Alaitz Intitutoko ikasleak eginiko Antzerkia
Barañainen , Alaitz Institutoko ikasleak eginiko antzerkiaren aurkezpena.
Gazteek ba al dakite alkohola kontsumitzen?
“Aizank! saioan Zubiri-Manteo institutuko gazteekin droga kontsumoaz aritu gara hizketan. Batik bat alkoholari erreparatu diogu eta honekin duten harremanaz eztabaidatu dugu. Noiz hasten dira kontsumitzen? Zein testuingurutan? Zergatik? Ba ote dakite zer den edaten dutena? Haien arteko harremanetan eragina al du?” Hamaika Telebista
Ikusi bideoa.
Kale gorrian I
Ibarrekolanda ikastetxeko arte eszenikoko ikasleak.1. mailakoekin egin genuen bi saioko ariketa bat gidoiak asmatzeko. Kalean grabatzea lan zaila izan da baina hona hemen emaitza. Hurrengoan hobeto.
Gazteek zergatik ez dute euskaraz hitz egiten?
“Urteak daramatzagu esanez euskararen alfabetatze mailak gora egin badu ere, erabilerak behera egin duela. Gazteei begiratzen diegu gaiaz hitz egiterakoan, eta horregatik, Aizank! saioan protagonistei galdetu diegu zer iritzi duten. Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin osatu dugu solasaldia. D ereduan ikasi badute, eta euskaraz hitz egiteko oztoporik ez badute, zergatik erabiltzeko dute gaztelera?” Hamaika telebista.
Ikusi bideoa