“Nik erakutsi nion Madonnari ‘Birjina gaztetto bat zegoen’ kanta”

Euskadi irratia / Faktoria / 2023-11-22

Jamixel Bereau, Kalakan taldeko kideak kontatu du Madonnaren 2012ko “MDNA” birarako lanketan erakutsi ziola orain “Celebration” kontzertu sortan “Like a prayer” kantaren aurretik erabiltzen duen abestia.

Madonna “Birjina gaztetto bat zegoen” euskal kantu zaharraren pasarte bat erabiltzen ari da “Like a prayer” abestiaren aurretik, mundu osoan barrena egiten ari den “Celebration” biraren barruan. Kalakan taldeko Jamixel Bereauk “Faktoria” magazinean kontatu duenez, berak erakutsi zion Madonnari abestia, 2012ko “MDNA” birarako prestaketetan, hain zuzen, Kalakan hirukotea poparen erreginarekin batera oholtzan ikusi genuen kontzertu sorta hartarako.

“Drogak direla eta, gero eta gazteagoak ari dira psikiatrikoan ingresatzen”

Mezularia / 2017-11-11 / 00:13:49

audio_ikonoaUrtero 30 lagunek ingresatzen dute Arrasateko San Juan de Dios psikiatrikoan, eta ehuneko 40-k, drogen kontsumoaren ondorioz ingresatu behar izaten du. Gainera, gero eta gazteagoak dira.

 

Irudi mintzatuen hiztegia

Nolabait poetikoak diren euskarazko hainbat esamolderen hiztegi edo bilduma bat sortu dute Maider Fernandez, Aitor Gametxo eta Maria Elorzak. Orain arte, bost dira ikus-entzunezko hiztegi berria osatzen duten esamoldeak: “Dzanga egin”, “Hazitarako geratu”, “Hotza bazkatu”, “Saran astia” eta “Zohardi tipil”. Harkaitz Canoren eta Joseba B. Lenoir musikari eta konpositore nafarraren laguntzarekin aurkeztu dute Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa,

Nola ‘mozten’ dira harremanak sare sozialen garaian?

Faktoria / 2017-05-17 / 00:13:01

Gaur egun, jendea ezagutu eta harremanetan jartzeko ez dugu aurrez aurre egin beharrik eta harremana mozteko ere modu berriak sortzen ari dira. Horren inguruan aritu dira ‘Faktoria’n.

Atotxan Johan Cruyff ezagutu nahi zuen astoa

Hiru Erregeen Mahaia / 2016-04-17 / 00:13:44

entzunBi realzale astoarekin etorri ziren Atotxara Johan Cruyff ikusteko asmoarekin. Realzaleak sartu ziren Atotxa barrura baina astoa, sarrera izan arren, ez zen sartu. Joxemari Alkortak kontatu du istorioa.