Adimen artifiziala: zertarako da gai? Eta noraino hel daiteke? Zenbat lan ordezkatu ditzake? Nola eragingo digu hizkuntza gutxituotako hiztunoi?
Bideo honetan adimen artifiziala zer den azaltzen da.
Adimen artifiziala: zertarako da gai? Eta noraino hel daiteke? Zenbat lan ordezkatu ditzake? Nola eragingo digu hizkuntza gutxituotako hiztunoi?
Bideo honetan adimen artifiziala zer den azaltzen da.
Gauerditik aurrera ez da kanposantuetan egon behar; zergatia ezagutzeko Bizkaiko kondaira batean oinarritutako film labur hau ikusi beharko duzue.
Hauxe da argumentua labur-labur: familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin beharko dio, eta, behar duen dirua lortzeko, youtuber bihurtzea bururatuko zaie.
Gutuberra.eus helbidean aurkituko dituzu Gutuberrak euskal websailaren kapitulu guztiak; bizpahiru minutuko luzera dute eta di-da batean ikusten dira. Ez galdu aukera!
Hemen lehenengo hiru klip-ak:
2. klipa
3. klipa
Faktoria / 2018-03-12 / 00:06:27
Gaur efemeridearen tartean, euskal pizkundea deitu zen garaira egingo dute atzera. 1933ko martxoaren 12an hil zen Xabier Lizardi idazle poeta eta kazetaria.
Agur esan diote betiko Athletici Eli Ibarra, Iraia Iturregi eta Irune Murua jokalariek. Hiru jokalariok arrasto sakona utziko dute taldean. Izan ere, ezin da ulertu Athleticen historia hiru jokalari horien ekarpena kontuan hartu gabe.
Hona hemen Atarrabiako ikasle, ikasle ohi, irakasle eta irakasle ohiek, Txinparta elkartekoen eta ingurukoen laguntzaz egin duten Memoria Historikoaren inguruko bertsomoviea, San Cristobalgo gotorlekuko errraietatik, “BOTILEN HILERRITIK”.
Bideoa gustatu bazaizu, Bertsomoviedako lehiaketako webgunean adierazi. Bozka gehien lortzen dituen bideoak irabaziko du saria! Sartu webgunean.
Faktoria / 2017-02-15 / 00:06:43
Guraso izateaz eta amatasuna modu naturalean jorratu duten filmeez aritu da gaur Faktoriako kolaboratzailea, Koldo Almandoz.
Goio Lekuona eta Enrike Zuazua egutegiaren sorreraz eta haren berezitasunez aritu dira ETBko ‘Ahoz Aho’n. Oinarrian matematikak dituela azaldu dute, eta ohikoak diren galderei erantzuten saiatu dira.
Zuberoako gazteei lurraldea ezagutarazi eta han hobeki bizitzeko tresnak ematen dizkie Azia elkarteak. Joana Hoqui elkarteko kideak Zuberoako gazteak ontsa bizi direla dio. Kritikan eta marmarka aritzeko partez nahi duten hori eraikitzeko deia egiten du elkarrizketa honetan.