Mikel Linazisoro, eskalatzailea

Mikel Linazisoro, eskalatzailea. Euskal Herrian bada 9 A+ maila lortu duen eskalatzailea, bergarra da eta hamasei urte baino ez ditu! Ezagutu nahi? Ez galdu ba, Igone Mariezkurrenak Mikel Linazisorori egindako elkarrizketa Gaztezulo aldizkarian!

‘Passion for knowledge’, zientziaren irrika ereitea helburu

“Passion for knowledge” jaialdiaz aritu da Arantxa Urretabizkaia ETBko “Ahoz Aho” saioan.

Erreparatzeko:

  • Keinuak: erabilera egokia.
  • Begirada: solaskideek elkarri begiratzen diote.
  • Tonua: adierazkorra.
  • Txandak: errespetatu egiten dute elkar. Batez ere, Arantxa eta Ilaskik hitz egiten dute.

‘Emmy sariak pentsatu baino gehiago pisatzen du!’

Hirigorrian / 2016-09-22 / 00:06:38

entzunRicardo Arambarrik euskaraz jaso du New Yorken EMMY saria: “Desamparados desechables” erreportaiari eman diote saria, aurten gazteleraz egindako onena. Gernikarra du familia eta Miamin bizi da.