I. Irakurketa Martxa antolatu dugu Jakintza Ikastolan. Bernardo Atxagaren Obabakoak izango da irakurriko dugun liburua. Ekitaldirako, bideo polit hau bidali digu Bernardo Atxagak berak.
Kategoriaren artxiboa: Iraupena
Tosta enbaxada, Ozeano Atlantikoan barrena
Donostia 2016ren Tosta enbaxada Ozeano Atlantikoan barrena abiatuko da eta portuz portu geldialdiak egingo ditu hizkuntza gutxituak dituzten lurraldeetan: Irlanda, Kornualles, Gales, Eskozia, Frisia, Galizia eta Euskal Herria bisitatuko ditu. Lau edukiontziz osatuta dago enbaxada, eta helmuga bakoitzean haiek zabaldu eta jaialdi bat egingo dute. @tosta2016 @dss2016
Bizi al zaitezke auto, telebista edo sakelako telefonorik gabe?
Hirigorrian / 2016-04-19 / 00:12:37
Iratik ez du sakelako telefonorik; Joxeantoniok ez du autorik izan; Itziar, telebistarik gabe bizi da.
Lizardiren besoetakoak gara gaurko euskaldunak
Faktoria / 2016-04-19 / 00:13:05
120 urte dira Xabier Lizardi poeta jaio zela. Jose Luis Padron lankideak haren bizitzaren gainekoak azaldu ditu Faktorian; Lizardi baita, izan ere, Padronek gidatzen duen saioaren aitabitxi.
Adi! Euskaldunen enpatiaz baliatzen den iruzurgilearen beste kasu bat
Faktoria / 2016-04-18 / 00:05:32
Antza denez, Euskal Herrian errukia emateko euskaraz hitz egitea amu eraginkorra da. Horretaz baliatzen da egoera larrian dagoela irudikatzen duen iruzurgilea (Breaking Basque ezizena jarri diote sarean). Dirurik ez duela esanez, atsekabetuta itxuraz, euskaldunen borondate onaz aprobetxatzen da. Maite Artola lankideak bere testigantza kontatu du Faktorian.