Kategoriaren artxiboa: Berriatb
Arrikrutzeko kobak
Arrikrutz-Oñatiko kobetan leize lehoiaren hezurdura aurkitu zutela 50 urte bete dira aurten. Iberiar penintsulan osorik aurkitu den hezurdura bakarra da, eta Europan halako hiru daude soilik. Urtemuga dela eta, bisita berezia egingo dute bihar aztarnategira.
Tosta enbaxada, Ozeano Atlantikoan barrena
Donostia 2016ren Tosta enbaxada Ozeano Atlantikoan barrena abiatuko da eta portuz portu geldialdiak egingo ditu hizkuntza gutxituak dituzten lurraldeetan: Irlanda, Kornualles, Gales, Eskozia, Frisia, Galizia eta Euskal Herria bisitatuko ditu. Lau edukiontziz osatuta dago enbaxada, eta helmuga bakoitzean haiek zabaldu eta jaialdi bat egingo dute. @tosta2016 @dss2016
“Euskañola”-ri buruzko doktore tesia
Auzotar berriak
Auzoan gizarte lanak egin, eta, horren ordainetan, etxearen truke ohi baino alokairu merkeagoa ordaindu. EHUren eta Bilboko Udalaren proiektuak Otxarkoagara eta Bilbo Zaharrera eraman ditu graduondoko ikasleak. Berehala integratzen dira, auzotar bihurtzeraino.
Gidaririk gabeko autobus zerbitzua
Gidaririk gabeko autobus automatizatuko lehenengo garraio-zerbitzua martxan jarri dute gaur Donostian. Hurrengo hiru hilabeteotan Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan bi kilometroko ibilbidea egingo dute ibilgailu elektrikoek proba gisa.
Loiuko falkoneroak
20 belatzeek lan egiten dute Loiuko aireportuan. Aireportuko aire eremutik hegaztiak uxatzea da euren lana. Belatzeez arduratzen diren bi falkoneroekin izan da BERRIA TB.
Anjel Lertxundiri elkarrizketa
Zu eleberria izan dute hizpide Anjel Lertxundi idazleak eta Gorka Erostarbe kazetariak.
Bi behargin hil dira Ondarroan, leherketa batean
Lea Artibai eta Mutrikuko hitza irakurrita bideoari ahotsa jarriko zenioke?
Neskatoak dokumentala
1950eko hamarkadatik aurrera, emakume askok etxea utzi eta nagusiki Iparraldera joan behar izan zuten, etxeetan edota hoteletan lan egitera. Jon Abrilek haien testigantzak bildu ditu ‘Neskatoak’ dokumentalean.
Hementxe dokumentalaren pasartez osatutako beste pizgarri bat.