Tosta enbaxada, Ozeano Atlantikoan barrena

Donostia 2016ren Tosta enbaxada Ozeano Atlantikoan barrena abiatuko da eta portuz portu geldialdiak egingo ditu hizkuntza gutxituak dituzten lurraldeetan: Irlanda, Kornualles, Gales, Eskozia, Frisia, Galizia eta Euskal Herria bisitatuko ditu. Lau edukiontziz osatuta dago enbaxada, eta helmuga bakoitzean haiek zabaldu eta jaialdi bat egingo dute. @tosta2016 @dss2016

Neskatoak dokumentala

1950eko hamarkadatik aurrera, emakume askok etxea utzi eta nagusiki Iparraldera joan behar izan zuten, etxeetan edota hoteletan lan egitera. Jon Abrilek haien testigantzak bildu ditu ‘Neskatoak’ dokumentalean.

Hementxe dokumentalaren pasartez osatutako beste pizgarri bat.