Hirigorrian / 2016-04-20 / 00:06:36
Afrikan bizi dira. Ura metatzen dute enborrean eta bizitzaren zuhaitza esaten diete. Babesa, itzala eta fruitu ugaria ematen dute. Idoia Biurrun EHUko botanika irakasleak eman ditu azalpenak
Hirigorrian / 2016-04-20 / 00:06:36
Afrikan bizi dira. Ura metatzen dute enborrean eta bizitzaren zuhaitza esaten diete. Babesa, itzala eta fruitu ugaria ematen dute. Idoia Biurrun EHUko botanika irakasleak eman ditu azalpenak
Faktoria / 2016-04-20 / 00:10:01
Eztabaidari heltzeko ordua iritsi dela uste du Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak. Euskaltzaindiak “Iruñea”-ren alde egin zuenean oker jokatu zuela azaldu du Faktorian Elexpuruk.
Pilotaria Berrizko frontoian izan da Fermin Etxegoienekin. Haren aitak bere buruaz beste egin zuen 2003an, eta horren inguruan mintzatu da.
Hirigorrian / 2016-04-19 / 00:12:37
Iratik ez du sakelako telefonorik; Joxeantoniok ez du autorik izan; Itziar, telebistarik gabe bizi da.
Faktoria / 2016-04-19 / 00:13:05
120 urte dira Xabier Lizardi poeta jaio zela. Jose Luis Padron lankideak haren bizitzaren gainekoak azaldu ditu Faktorian; Lizardi baita, izan ere, Padronek gidatzen duen saioaren aitabitxi.
Faktoria / 2016-04-18 / 00:05:32
Antza denez, Euskal Herrian errukia emateko euskaraz hitz egitea amu eraginkorra da. Horretaz baliatzen da egoera larrian dagoela irudikatzen duen iruzurgilea (Breaking Basque ezizena jarri diote sarean). Dirurik ez duela esanez, atsekabetuta itxuraz, euskaldunen borondate onaz aprobetxatzen da. Maite Artola lankideak bere testigantza kontatu du Faktorian.
Hiru Erregeen Mahaia / 2016-04-17 / 00:13:44
Bi realzale astoarekin etorri ziren Atotxara Johan Cruyff ikusteko asmoarekin. Realzaleak sartu ziren Atotxa barrura baina astoa, sarrera izan arren, ez zen sartu. Joxemari Alkortak kontatu du istorioa.
UNESCO katedrako zuzendari Itziar Ediazabalen arabera, hizkuntzaren transmisioa da garrantzitsuena. Hori gauzatzen ez bada, mende honetan munduan dauden hizkuntzen erdia baino gehiago galduko da.
Irrikitown saioko sketcha.