Ehunka txapel irabazi dituen Nerea Amilibia korrikalariarekin izan da Ibon Gaztañazpi.
Kategoriaren artxiboa: EITB
Glowing Plant: argia egiten duten landareak salgai
Hirigorrian / 2016-03-08 / 00:15:14
Glowingplant.com weborrian ikusi ditugu argia egiten duten landareak, genetikoki aldatutakoak. Baina Ibon Cancio biologoak errepasoa egin du naturan berez argia egiten duten espeziekin: itsas-zapoak egiten du adibidez, olagarro batzuek, koralek, marmokek, ipurtargiek edota zerraldoetatik ateratzen diren hondoek.
Zebra da oso eraman oneko animalia. Baleak eta izurdeak ere bai.
Hirigorrian / 2016-03-07 / 00:10:48
Adibide klasikoa da astoa eta zaldiarena: baina beste espezie batzuk ere gurutzatu izan dira, emaitza harrigarriekin!
”12 urterekin joan behar izan genuen neskame”
Faktoria / 2016-03-07 / 00:23:14
Gerra ostean, 1950eko hamarkadatik aurrera, miseriak eta beharrak eraginda, neskame edo neskato joandako ehunka neskaren testigantzak kontatzen dituen dokumentala da “Neskatoak”. Jon Abril zuzendaria eta dokumentalean parte hartu duten neskato ibilitako Mari Karmen eta Ramoni Tapia ahizpak izan dira Faktorian.
Nola egin gominolak etxean?
Faktoria / 2016 -03-07 / 00:08:51
Kutxa Ekoguneko Naiara Elorriagak etxean gominolak egiteko errezeta ekarri du Faktoriara. Oso erraza da, eta, batez ere, osasuntsuagoa. Anima zaitez!
Haurrak bakarrik kalean?
Haurren mugikortasun autonomoari buruzko erreportajea Gaur Egun albistegian, Gasteizko Eskolako Agenda 21aren esperientzia eredu hartuta. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariak, Olabide ikastolako ikasleak eta gasteiztarrak agertzen dira bideoan.
‘Ez daukazu pitilina? Orduan neska zara!’
Euskara munduan hiztun gehien duen hizkuntzen %10ean dago
Horixe dugu lehen saioko titularretako bat. Munduan milioi bat euskal hiztun inguru gara, eta kopuru hori kontuan hartuta, munduko hizkuntzen eskalan 9. postutik gora dago.
Euskara zaila dela dioen mitoa gezurra bezain zaharra da
Horixe esan digu Carlos Cidek. Madrildarra da, Unibertsitate Complutenseko irakaslea, eta euskara bikain ikasi du.
Renteria: ‘Gaztea orain askoz komertzialagoa da’
Zea Mays taldeak Gaztea irratiko zazpigarren Maketa Lehiaketa irabazi zuen. Momentu hori gogora ekarri du Aiorak, eta euskal musikan oinarritutako irrati baten garrantzia azpimarratu du.