Hamaika Telebistan egindako elkarrizketa laburra, di-da erantzutekoa.
Kategoriaren artxiboa: Hamaika Telebista
Skakeitan taldekoekin elkarrizketa
Skakeitan taldearekin izan da Hamaika telebistako ZokorriZta
Gazteek arduratsu jokatzen al dute sare sozialetan?
“Gazteen gehiengoak darama une oro mugikorra soinean eta adituen arabera, hauetariko asko “engantxatuta” bizi dira. Sare sozialetan aritzen dira batik bat. Hauek ahalbidetzen duten hori primeran ezagutzen dute baina zalantzan jarri ohi da erabilpen egokia egiten duten. Honetaz eztabaidatu dugu, hain zuzen, Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin”. Hamaika Telebista
Ikusi bideoa.
Zein eragin izan dute sare sozialek gazteen arteko harremanetan?
“Sare sozialek gazteen arteko harremanak erabat aldatu dituzte. Gauza asko erraztu dituzten bezala, arrisku ugari sortu dira eta hauek era egokian erabiltzea da egun gurasoei kezka handiena pizten dien gaia. Horren inguruan aritu gara hizketan Ander Lertxundi sexologoarekin eta hainbat gauza argitzearekin batera, aholku interesgarriak eman dizkigu”. Hamaika telebista.
Ikusi bideoa.
Bullying-a egiteko erak aldatu al dira?
“Bigarren atalean, Donostiako Zubiri-Manteo institutuko gazteekin aritu gara “bullying”-az solasean. Teknologia berriek “cyberbullying”-a ekarri dute eta asko dira hau burutzeko erak. Gazteek nola ikusten dute egoera? Zer egin ohi dute kasu batekin topo eginez gero? Zein da hau gelditzeko era? Nork du ardura?” Hamaika telebista
Ikusi bideoa.
“Gu ere harrera familia gara”: jendarteratzeko konpromisoa
“Gaur egun oraindik ere, harrera familien baliabidea ezezaguna da jendartearentzat. Aldi berean, geroz eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak. Normalean, familia naturalaren egoeraren ondorioz. Harrera familien berri eman eta dibulgatzeko osatu zuten dokumentala Zuondoan elkarteko kideek. Itziar Elias eta Mikel Yerobirekin hitz egin dugu” Hamaika Telebista.
Ikusi bideoa.
Gazteek zer diote homosexualitateaz?
“Aizank! saioan orientazio sexuala izan dugu hizpide Zurriola ikastolako gazteekin. Bikote homosexualak ikusten dituztenean zein jarrera hartzen duten eta honen inguruko zein aurreiritzi ditugun galdetu diegu besteak beste. Gainera, normalitzatzeko zer egin beharko genukeen ere hausnartu dugu” Hamaika telebista.
Ikusi bideoa
Ertzak | Gazteak eta alkohola
“Alkoholaren kontsumoa errotzen ari da gazteen artean. Azken urte hauetan aldatu egin dira alkohol kontsumoaren ereduak, eta gero eta goizago hasten dira gazteak kontsumitzen. Jarraitu irakurtzen
Gazteek ba al dakite alkohola kontsumitzen?
“Aizank! saioan Zubiri-Manteo institutuko gazteekin droga kontsumoaz aritu gara hizketan. Batik bat alkoholari erreparatu diogu eta honekin duten harremanaz eztabaidatu dugu. Noiz hasten dira kontsumitzen? Zein testuingurutan? Zergatik? Ba ote dakite zer den edaten dutena? Haien arteko harremanetan eragina al du?” Hamaika Telebista
Ikusi bideoa.
Gazteek zergatik ez dute euskaraz hitz egiten?
“Urteak daramatzagu esanez euskararen alfabetatze mailak gora egin badu ere, erabilerak behera egin duela. Gazteei begiratzen diegu gaiaz hitz egiterakoan, eta horregatik, Aizank! saioan protagonistei galdetu diegu zer iritzi duten. Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin osatu dugu solasaldia. D ereduan ikasi badute, eta euskaraz hitz egiteko oztoporik ez badute, zergatik erabiltzeko dute gaztelera?” Hamaika telebista.
Ikusi bideoa