EHUko kultura zientifikoko katedra / 2020-12-28 / 00:01:42
1962. urtean Rachel Carson itsas biologoak New Yorker aldizkarian DDTak eragiten zituen ondorioen berri emanez argitaratu zuen artikulu-sorta bat. DDTa intsektizida gisa erabiltzen zen eta labore-eremu handiak fumigatzen ziren, inolako kontrolik gabe. Rachel Carsonek DDTaren bidea miatu zuen elikadura-katean, eta frogatu zuen, pilatu ahala, espezie askoren genetika aldatzen zuela. Artikuluak “Udaberri isila” liburuan bildu zituen gerora. “Udaberri isila” lanak lagundu zuen giza espezieak munduan hartzen duen lekua definitzen eta ideia iraultzaile bat erdigunera ekartzen: gizakia ez dela planetaren jabea, maizter hutsa baizik.