Begiratu hutsarekin ordenagailua, smartphonea edo tableta martxan

Faktoria / 2016-03-14 / 00:16:19

entzunBegiratu hutsarekin ordenagailua lanean jar dezakegu “Eye tracking” sistemari esker. Hitz egiteko edo mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonek, begiradarekin, ordenagailuan testuak idatz ditzakete edo whatsappez komunikatu, besteak beste. Horrez gain, industriaren munduan ere erabilpen oso garrantzitsuak ari da izaten. Donostian egoitza duen VICOMTECH-IK4 teknologia zentroarekin sistema garatu eta merkaturatzeko IRISBOND taldea sortu zuten. Eduardo Jauregi Irisbond-en sortzailea gonbidatu dute Faktoriara horren berri emateko.

Glowing Plant: argia egiten duten landareak salgai

Hirigorrian / 2016-03-08 / 00:15:14

entzunGlowingplant.com weborrian ikusi ditugu argia egiten duten landareak, genetikoki aldatutakoak. Baina Ibon Cancio biologoak errepasoa egin du naturan berez argia egiten duten espeziekin: itsas-zapoak egiten du adibidez, olagarro batzuek, koralek, marmokek, ipurtargiek edota zerraldoetatik ateratzen diren hondoek.