DSS2016: Anjel Lertxundiren karta zuria

Faktoria / 2016-12-07 / 00: 15:19

Euskal sortzaileek behar baino sarriago entzuten duten galdera da: “zergatik ez duzu gazteleraz idazten?”. Kezka horretatik abiatutako jardunaldia prestatu dute abenduaren 12 eta 13rako. Entzun Anjel Lertxundiren eta Harkaitz Canoren iritziak.

Euskarazko raparen bultzada, toki erdaldunetan

Maisha MC eta Endika Lahaine euskal raperoekin egon gara Barakaldon. Bi rapero hauen ustez, euskarazko rapak toki erdaldunetan jasotzen du bultzada handiena.

 

Erreparatzeko:

  • Keinuak: adierazkorrak.
  • Tonua: adierazkorra.
  • Gorputz jarrera: lasaia.

Nerea Eizagirre eta Irene Paredes gipuzkoarrak: goi mailako futbola.

Hirigorrian / 2016-10-28 / 00:15:44

entzunNerea Eizagirre Tolosarra, Jordaniako munduko futbol txapelketatik itzuli berri da brontzezko domina lepoan duela. Irene Paredes Europako talde onene kontra jokatzen dabil Paris SaintGermain taldean.

Mikel Linazisoro, eskalatzailea

Mikel Linazisoro, eskalatzailea. Euskal Herrian bada 9 A+ maila lortu duen eskalatzailea, bergarra da eta hamasei urte baino ez ditu! Ezagutu nahi? Ez galdu ba, Igone Mariezkurrenak Mikel Linazisorori egindako elkarrizketa Gaztezulo aldizkarian!